Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Reyes Ilintxeta (Kazetaria): "Kontua ez da soilik nork zainduko dituen pertsona batzuk, baizik eta nola"

2020-06-03
Koronabirusak eragin handia izan du gizarteko hainbat arlotan. Reyes Ilintxeta Euskalerria Irratiako kidearekin horiek guztiak aztertu ditugu Nafarroa Gaur saioan.
Maiatzak datu baikorrak utzi ditu Nafarroan, COVID19ari dagokionez

2020-06-02
Gaurko saioan maiatzeko datuen eguneraketari helduko diogu. Reyes Ilintxeta kazetariak adinekoen egoitzen, gazteen eta sanferminen egoeraz analisia egin du eta Nerea Fillatek, Katakraketik, kultura arloarena. NUPek lehen aldiz erizaintzako graduaren lehendabiziko mailako lauhileko oso bat euskaraz eskainiko du.
Nekazaritza elikagaien industria indartua atera da Nafarroan, tokiko kontsumoari esker

2020-05-27
Erriberako eta Lizarraldeko nekazariek eta ekoizleek zainzuriaren sektorearen egoeraren berri eman digute Nafarroa Gaur saioan.
Joxerra Senar (Berria): "Arlo publikoa indartzea beharrezkoa dela agerian geratu da"

2020-05-27
Covid19ak eragindako krisi ekonomikoaren nondik norakoak aztertu ditugu Joxerra Senar Berriako kazetariarekin.
COVID-19ren ondorio ekonomiko, sozial eta politikoak

2020-05-26
Gaurko saioan hainbat sektoretan koronabirusak sortutako eraginak aztertuko ditugu, besteak beste, Berriako Joxerra Senarrekin eta Erribera eta Lizarraldeko zainzuri ekoizleekin.
"Naparraren historia Euskal Herrian gertatu da, baina mundu osoko edozein lekutara eraman daiteke"

2020-05-21
'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara Nafarroa Gaur saioan: "Bigarren indusketa horretan 'Naparra'ren gorpua azaltzen ez bada, senideek beste 40 urte pasa behar dituzte gorpua bilatzen?".
 
bannerra

bannerra