Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Altsasuko gazteak, 561 egun behin-behineko espetxealdian

2018-05-30

Altsasuko auziaren epaiketa burututa, espetxean jarraitzen dute hiru gazteek epaiaren zain. Justizia eskatzeko mobilizazioekin jarraitu dute Altsasuko Gurasoek eta Estrasburgora joan dira beste behin. Bestetik Alternatiben Herria izanen da Iruñean, bestelako eredu sozial eta ekonomikoak proposatzeko ekimena. Larunbatean ere, Euskal Herria Kantuz ospatuko da lehenengo aldiz Iruñean.

 

'Ahanzturaren lorratza', Josefina Arreguiren istorioa irudikatzen duen ikuskizuna

2018-05-24

‘Ahanzturaren Lorratza’ izeneko ikuskizuna izanen da bihar Iruñeko Gayarre Antzokian. Altsasuko Josefina Arregui alzheimer klinikaren sorrera eta istorioa kontatzen du, musika eta dantza uztartuz. Oraingoz, aukera bakarra izanen da ikuskizuna ikusteko, maiatzaren 26an, larunbatarekin, arratsaldeko 8etan.

 

Pentsiodunen mobilizazioak

2018-05-24

Pentsiodunen mobilizazio anitzak Nafarroan. Sasoia elkarteko Patxi Urrutia eta Marivi Erdozainekin izan gara. 

LGTBI mugimendua Nafarroan

2018-05-24

Nafarroako LGTBI mugimendua aztergai. Iruñeko Udalak abian jarritako neurriak, Harrotu zentroz, Nafarroako Gobernuak lagundutako Kattalingune zerbitzua eta Lugatibe Elkartea. 

LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna

2018-05-24

LGTBI kolektiboak Nafarroan bizi duen egoera aztertuko dugu, mugimenduak sortu dituen elkarteak bai eta Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udalak abian jarritako zerbitzuak eta politikak ezagutuko ditugu. Bestetik, pentsiodunek mobilizazioekin jarraitu dute egunotan pentsio duinak eskatzeko. Kultur arloan, ‘Ahanzturaren Lorratza’ ikuskizuneko arduradunekin izan gara, proiektuaren sorrera eta garapena ezagutzeko.

 

Nafarroan erabakitzeko eskubidearen aldeko bidean

2018-05-15

Larunbatean giza-armarria osatuko dute Iruñeko Gaztelu Plazan Nafarroako erabakitzeko eskubidearen aldeko prozesuan mugarri izanen den ekitaldia. Horri guztiari buruz hitz egiteko, Gure Esku Dago dinamikako Aitor Urrutiarekin izan gara. Bestetik, Laura Perez-ekin ere izan gara, Ahal Dugu-ko berme batzordeak bere kanporaketa berretsi ostean. Azkenik, Hutsun Txalaparta Taldearekin solastu gara Txalaroa Iruñeko txalaparta jaialdiaren inguruan.

 

 
bannerra

bannerra