Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

ETAren desegitea Nafarroako ikuspegitik

2018-05-09

ETAren desegitea Nafarroako ikuspuntutik aztertuko dugu, zenbait analisten balorazioa bilduz. Bestetik, Eneko Compains-en tortura salaketaren ikerketaren azken diligentziak burutu dira Nafarroako Auzitegian eta berarekin izan gara bere ikuspuntua ezagutzeko.

 

Ez dago emakumeon hitza epaituko duenik

2018-05-01

2016ko Sanferminetako talde-bortxaketaren epaiak haserrea eta amorrua eragin du. Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak helegitea jarriko dutela jakinarazi dute. Maiatzaren lehenarekin, sindikatuak kalera atera dira langileen eskubideak aldarrikatzeko. Aurten, aldarrikapen nagusiak mugimendu feministarekin eta pentsiodunen eskubideekin lotuta izan dira. Tosta ikuskizunak Atlantiar kostaldeko hizkuntza gutxituak biltzen ditu, musika eta dantzarekin uztartzearekin batera. 

Ostatu turistikoak Alde Zaharrean

2018-04-25

Iruñeko Udalak ostatu turistikoak arautzeko helburuarekin abian jarri duen prozesu parte-hartzailearen harira, turismoak hirian eduki duen gorakada eta turismo-ostatuen fenomenoa aztertu dugu. Bestetik, errefuxiatu eta migratzaileen inguruko estatu mailako topagunea izan da asteburuan Iruñea.

 

Altsasuarrenganako elkartasunak gainezka egin du Iruñeko kaleetan

2018-04-17

Altsasuko gazteen aldeko manifestazioak Iruñeko kaleak bete ondoren, balorazio positiboa egin du Nafarroako Parlamentuak. Ez du babestu, ordea, Guardia Zibilen alde Covite-k deitutako elkarretaratzea. Epaiketa dagoeneko hasi da Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bestetik, memoria historikoa berreskuratzeko lanean jarraitzen du AFFNA36 elkarteak. Amaitzeko, Errotxapeako gaztetxean okindegia egin berri dute eta bertan izan gara.

 

Altsasuko gazteak urte eta erdiko ibilbidearen ondoren

2018-04-10

Epaiketaren ateetan, Altsasuko gazteen auziak hasieratik izan duen neurriz kanpoko oihartzun mediatikoa bai eta gazteek eta herriak hedabideetan jasotako trataera aztertuko dugu. Horrekin batera, prozesu osoan izandako eskubide eta askatasun urraketak eta senideek nola bizi izan duten jasotzen du honako erreportaiak.

Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna

2018-03-28

Arrazakeria eta Xenofobiaren Aurkako Nazioarteko Egunarekin, gizartea geroz eta intoleranteagoa dela salatu du Papeles y Derechos Denontzat plataformak. Horren kide diren Bea Villahizan eta Iñaki Redinekin izan gara egunean dirauten jarrera arrazisten inguruan bai eta horiek desagertarazteko egiten duten lanari buruz ere. Judith Djoule Kamerunetik iritsi zen orain dela 4 urte eta bere esperientzia kontatu digu. Bestetik, pentsiodunek mobilizazioa handia eragin dute azken asteotan, pentsio duinak eskatzen baitituzte. Patxi Urrutia Sasoia Elkarteko kideak bere ikuspuntua eman digu. Bukatzeko, Sortzen Jaiak aurtengo Egun On kanta berria kaleratu du.

 

 
bannerra

bannerra