Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Nafarroako memoria historikoa, berreskuratzeko bidean

2018-03-21

Memoria historikoarekin hartutako konpromisoa berretsi egin du Nafarroako Gobernuak, Estatuko beste 12 erkidegorekin batera, horien artean EAE, izenpetutako egitasmoarekin. Izan ere, memoria historikoa eremu publikora eramateko beharra nabarmendu dute. Horrekin lotuta, deshobiratzea izan da Urdanizen eta Iruñeko Erorien monumentuaren etorkizunaren inguruan erabakitzeko prozesua ireki berri du Iruñeko Udalak. Ekoizpen eta kontsumo ekologikoa sustatzeko plan berria aurkeztu du Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak, INTIA eta Nafarroako Gobernuarekin batera. Amaitzeko, Irrizikloko euskarazko antzezlanak ikusgai dira egunotan Nafarroako Antzerki Eskolan.

 
M8rako begirada

2018-03-13

M8ren inguruan Nafarroan izandako mobilizazioen errepasoa, borroka feministan mugarri bilakatu baita aurtengo Emakumearen Nazioarteko Egun historikoa. Errigora ekimenak Nafarroako hegoaldeko uzta Euskal Herriko plazetara eramatea helburu dauka, elikagaien burujabetza eta auzolanean oinarrituta. Altsasu Martxan jarraitzen du Nafarroan zehar auziaren inguruan sentsibilizatzeko helburuarekin; dagoeneko hiru etapa egin dituzte. Amaitzeko, Nafarroako Pintxoaren Astearen barruan, iaz irabazi zuen Baserriberri tabernan izan gara aurtengo pintxo berria ezagutzeko. 

Martxoak 8ko greba feministari begira

2018-03-09

Martxoak 8ko greba feministari begira, emakumezkoen eskubide eta askatasunak izanen ditugu aztergai. Mugimendu feministak deitutako ekitaldi aldarrikatzaileak hizpide hartuko ditugu bai eta, horrekin lotuta, Nafarroako Gobernuak abian jarritako Egizu kanpaina ere. Tokiko merkataritza sustatzeko Foru Gobernuaren plan berria aztertuko dugu eta dendarien azoka bisitatu. Gure Esku Dago plataformak bultzatutako herritartasunaren inguruko Iruñeko debatean izan gara ere bai. Bukatzeko, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia burutu da aste honetan.

NAFARROA GAUR: Portu eta Sarasolaren tortura kasua eta Navartur Nafarroako Nazioarteko Turismo Azoka

2018-03-01

Estrasburgoko Auzitegiak Espainiar Estatua Portu eta Sarasola torturatzeagatik kondenatu ondoren, Lesakako Udalak tortura kasuak argitzeko eta azaltzeko eskatzen duen mozioa onartu du aho batez. Bestetik, Navaratur Nafarroako Nazioarteko Turismo Azokaren 13. edizioa izan da Baluarten. Ekonomia alorrean, Iruñeko Udalak estatuko bigarren udal energia operadorea abian jarriko du datorren urtean. Kultur alorrean, "Urteen Dantza", kanta eta dantza uztartzen duen sormen-lana taularatuko dute.

NAFARROA GAUR: Fermin Balentzia, Kulturako Biana sari berria?

2018-02-23

Hainbat izan dira, abeslari eta ekintzailea saritzearen alde azken asteetan azaldutako ahotsak. Horrekin batera, Maravillas Lamberto zenaren omenezko plaza, La Fuga Trail lasterketa bertan behera geratu izana eta Oinez Basoa izan ditugu hizpide Edurne Senosiainen eskutik.

NAFARROA GAUR: Iruñeko Udalaren irisgarritasun plana aztergai

2018-02-23

Edurne Senosiain lankidearen eskutik, Iruñeko udalak hiriko Alde Zaharrean bultzatutako irisgarritasun plan berriaren inguruan sortutako eztabaida aizan dugu hizpide. Horretarako, Joxe Abaurrea zinegotzia eta Aritz Ayera Mankomunitateko presidentearekin egon gara. Horrekin batera, saltsaile eta bizilagunen iritziak bildu ditugu.

 
bannerra

bannerra