Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

NAFARROA GAUR: Tortura eta Martxoak 8ko greba feminista

2018-02-19

Nafarroa Gaur saioa, sakonean aztertu dugu Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Mattin Sarasola eta Igor Portu lesakarren kasuan emandako sententzia. Horretarako, Amaia Izko abokatua eta zuzenbidean doktore eta irakasle den Eneko Compainsekin egon gara. Azken honek, gainera, tortura zer den lehen pertsonan ezagutu zuen. Horrekin batera, datorren martxoaren 8an deituta dagoen greba feministari buruz aritu gara.

NAFARROA GAUR: Zer utzi digu 2017ak eta zer ekarriko digu 2018ak

2017-12-20

Urtea amaitzen ari da eta gertakari ugari utzi dizkigu Nafarroan, politikoki zein sozialki. Amaia Eneterreaga eta Edurne Senosiainek errepasoa egin dute, eurekin batera iritzigileak eta alderdi politikoetako ordezkariak egon dira.

NAFARROA GAUR: Urteko balantzea eta aurrera begirakoak

2017-12-13

Nafarroa Gaur debatearen atal berria izan genuen Hamaika Telebistan Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik. 2017ko honetako azken mahai inguruan, Hedoi Etxarte, Nerea Fillat eta Aitor Urrutia aritu ziren analisi desberdinak egiten. Urtean zehar izandako gertakari nagusien balorazioa egiteaz gain, 2018ko aurrikuspen politikoak zein izanen diren azaltzen ere ausartu ziren… Datorren asteartean Nafarroa Gaur saioaren atal berezia izanen da.

NAFARROA GAUR DEBATEA: Sanferminetako bortxaketaren trataera informatiboa aztergai

2017-11-15

Nafarroa Gaur debatearen hitzordu berria izan genuen Hamaika Telebistan. Amaia Eneterreaga lankidearen eskutik, Martxelo Diaz eta Maialen Huarte kazetariak hainbat analisi interesgarri egin zituzten Nafarroako gaurkotasun gaien inguruan: Sanferminetako bortxaketaren epaiketari zein trataera ematen ari zaion, Altsasuko gazteen egoera edota atzo berean Uxue Barkosek egindako adierazpenak tarteko. Asteartero iluntzeko 22:00etik aitzin ikusi daiteke Nafarroa Gaur Debatea Hamaika Telebistan.

 
bannerra

bannerra