Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

'Bolante baten historia' dokumentala eta COVID19aren ondorioak

2020-05-19
Gaurko saioan osasun larrialdiak izandako eraginak aztertuko ditugu, besteak beste, arlo ekonomiko eta sozialean eta gaitzak presoen egoeran nola eragiten duen landuko dugu. Gainera, 'Naparra'-ren historia azaltzen duen dokumentalaren egileekin izan gara.
Joseba Otondo (Baztango alkatea): "Baztandar askok muga egunero zeharkatu behar dute Ipar Euskal Herrian lan egiteko"

2020-05-13
Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, Espainiar eta Frantziar estatuek itxi egin dituzte Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko mugak. Horrek eragin handia izan du Nafarroako Baztan eskualdea, esaterako; bertako egoeraren berri eman digu Joseba Otondo bertako alkateak.
Baztango egoera aztergai

2020-05-12
Nafarroa Gaur saioan, Baztango egoera aztertuko dugu Joseba Otondo alkatearekin. Era berean, AZ Ekimeneko kideekin Alde Zaharreko etxebizitzen arloko espekulazioaz arituko gara. Azkenik, malgutze fasean sasoia hartzeko prest martxan jarri diren Goi Mailako kirolariekin izan gara.
Hedoi Etxarte: "Oskorrik esan bezala, badirudi zorri bat garbitu nahi dutela, ur pistola batez"

2020-05-07
Hedoi Etxarte idazleak metaforaren ikuspuntutik pandemian erabilitako lengoaia aztertu du Nafarroa Gaur saioan.
Pandemian zehar erabilitako lengoaia eta itxialdiaren malgutzea aztergai

2020-05-05
Maiatzeko lehen saio honetan itxialdiaren malgutze neurriek azalera txikiko herrietan izandako eragina aztertuko dugu. Hedoi Etxarte idazleak pandemian zehar erabilitako terminologia aztertuko du metaforaren ikuspuntutik. Iruñeko haur eskoletako gurasoek Nafarroako Gobernuaren inplikazioa eskatu dute beren eta beren seme-alaben hizkuntza eskubideak berma daitezen.
Laura Perez eta Eneko Compainsek sistema publikoa indartzeko beharrra azpimarratu dute

2020-04-29
Laura Perez Orain Baiko kide eta irakasleak eta Eneko Compains Sortuko kide eta EHUkko irakasleak koronabirusaren krisitik ateratzeko deseskalatzea, lantegietara itzulera eta sistema publikoa aztertu dituzte.
 
bannerra

bannerra