Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

COVID19arekiko hainbat herrialdetan hartutako jarrerak aztergai izango ditugu

2020-03-31
Hainbat nafarrek egoera beste herrialde batzuetan nola bizi duten azalduko digute eta COVID19ak tokian tokiko ekoizleak nola eragin dien ezagutuko dugu lehen eskutik.
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidentea, Tomas Belzunegi medikua eta Mikel Barberena irakaslea

2020-03-25
Gaurko Nafarroa Gaur saioa koronabirusaren krisiak baldintzatuta dator erabat; Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko presidenteari elkarrizketa egiteaz gain, Tomas Belzunegi medikuarekin eta Mikel Barberena DBHko irakasle eta gurasoarekin hitz egin dugu.
Tomas Belzunegi (Medikua): "Izurrite honek erakutsiko digu zein beharrezkoa den osasun sistema publikoa"

2020-03-24
Koronabirusaren krisia dela eta, Tomas Belzunegi medikuarekin hitz egin dugu Nafarroa Gaur saioan; Tomas Belzunegi medikuak azpimarratu du izurrite honek erakusten duela zein beharrezkoa den osasun sistema publikoa.
Mikel Barberena (DBHko Irakaslea eta gurasoa): "Garrantzitsua da haurrek itxialdiko plangintzan parte hartzea"

2020-03-24
Mikel Barberena Zizur BHIko (Zizur Nagusia, Nafarroa) irakaslea da eta honetaz gain LHn ikasten dituen 2 seme-alabak ditu. Hezkuntza eta familia esparruak nola kudeatzen dituen azaldu du.
Koronabirusaren ondorioz, hirugarren pertsona bat hil da Nafarroan

2020-03-17
COVID19aren krisiak eragindako ondorioak dira Nafarroako gaurkotasuneko gai nagusia. Koronabirusaren ondorioz, langileak izango dira ondorio larrienak jasango dituztenak. Euskara arloan eta gaia erabat aldatuz, bertako hizkuntzaren plan estrategikoaz mintzatu gara Mikel Arregi Euskarabideako zuzendariarekin.
Ana Perez (Steilas): "Euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko dira"

2020-03-11
Ana Perez Steilas sindikatuako kideak nabarmendu du Nafarroako Gobernuaren aldaketak "sekulako atzerapausoa" eragin duela euskararengan. Nabarmendu du euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko direla, eta horrek zerrenden kudeaketrako dauden irizpideak aldatuko lituzkeela.
 
bannerra

bannerra