Skip to main content

Nafarroa Gaur saioa

Lizarrako gaitzespen mozioa, Nafarroako aktualitate politikoa Maria Solanarekin, Steilas sindikatua eta Josune Ilundainen azken lana aztergai

2020-03-10
Lizarrako mozioak hartu du lehendabiziko lerroa Nafarroako aktualitatean, koroabirusaren baimenarekin. Nafarroako Gobernuan lehendabiziko ezadostasunak agerian geratu dira eta Maria Solanak aztertu ditu.
Patxi Zabaleta (Abokatua): "Nafarroan 2007an ukatu zitzaigun hura orain gauzatu da"

2020-03-03
Patxi Zabaleta abokatuarekin Nafarroako egoeraren politikoa aztertu dugu. "Egoera oso polita dago Nafarroako politikan", adierazi du.
Nafarroako gaurkotasun politikoa aztertu du Patxi Zabaletak

2020-03-03
Nafarroako aktualitate politikoak ez du etenik. Aurrekontuak onartuta lehendabiziko arrakalak atera dira gobernuan eta bihar bertan batzartuko da akordo programatikoaren jarraipena egiteko batzordea, besteak beste, Gimeno kontseilariak eskoletako hizkuntza lerroekiko izandako jarrera aztertzeko.
Irati Goikoetxea (Bizikidetza arduraduna): "Bizikidetza ez da egun batetik bestera lantzen, denbora eta espazioak behar ditu"

2020-02-26
Nafarroako Bizikidetzarako I. Plan Estrategikoa jarri du abian Nafarroako Gobernuak, eta Irati Goikoetxea arduradunarekin hitz egin dugu. "Gure helburua da legegintzaldi honetatik harago joango den plan bat sortzea; ondoren etorriko direnek ere konpromisoa har dezatela orain sortuko diren neurriekin". Zentzu horretan, azpimarratu du bizikidetza ez dela "egun batetik bester alantzen, denbora eta espazioak behar dituela".
Aurrekontuak, Ikurren legea, Bizikidetza eta Lantzeko ihauteriak hizpide

2020-02-25
Nafarroa Gaur saioaren otsaileko azken atalean, politika, gizartea, kultura eta kirola izango dira mintzagai
"NUPen euskara 3. mailako hizkuntza da, gaztelaniaren eta ingeleraren atzetik"

2020-02-19
Unibertsitateko euskara taldeak manifestazioa deitu du egun horretarako, eta arlo akademikoko euskaldunei zein euskal komunitate osoari zabaldu diete mobilizazioarekin bat egiteko deialdia.
 
bannerra

bannerra