Skip to main content

Monografikoa

Aritz Aduriz, Athletic-en azken ikur handia

2020-05-25
Aldakako arazoak medio, 39 urterekin, futbola utzi zuen pasa den astean. Marakana Txikian, aurrelari donostiarraren inguruko monografikoa osatu dugu.
Ezkerraldea, motore industrial izatetik zerbitzu eremu bilakatu den eskualdea: Aukerak, erronkak eta gabeziak

2018-04-09

Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Portugalete: 4 udalerri, 230000 biztanle inguru, eskualde bakarra. 30 urteren buruan, Bizkaiko eta Euskal Herriko industrigune nagusi izatetik, hirugarren sektorea nagusi den gune izatera igaro da. Kultur aniztasunaren ikur, zein da Euskal Herriko demografia, izaera eta identitatean duen pisua? Zeintzuk dira eskualdeko gabezi eta erronkak?

Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, honen inguruan aritu gara Cristina Pascual eta Izaskun Duquerekin. Hortaz gain, Danel Sola, Eder Alvarez, Iker Casanova eta Endika Abad-en iritziak bildu ditugu.

MUSIKAZUZENEAN TB: Zea Mays protagonista 20 urte bete dituen honetan

2018-02-22

Gaurko Musikazuzenean Tb saioan, Zea Mays taldea izango dugu protagonista bakar gisa. Bilboko bandak 20  urte bete ditu errepidean eta taldearen iraganaz, orainez eta geroaz aritu gara luze eta zabal Aiora Renteria kantariarekin.

 
bannerra

bannerra