Skip to main content

Iribar

Joxe Anjel Iribar, konpromisoaren ikur

2020-06-01
40 urte bete dira Joxe Anjel Iribar handiak erretiroa hartu zuenetik; 1980ko maiatzaren 31ean, San Mamesen jasotako omenalditik eratorritako dirua euskarazko lehen kirol hiztegia osatzeko eman zuen zarauztarrak. Bere figura, hiztegi hori sortzeko, UZEIko lantaldearekin batera, IƱaki Elorzarekin hitz egiteaz gain, konpromisoaren inguruko ertzak aztertu ditugu Patxi Xabier Fernandezekin batera.
Marakana Txikia Legends: Athletic eta Gabarra, herria elkartu zuten garaipenak

2019-12-23
Ezustean eta 27 urtetako sikateari amaiera emanez, Athletic-ek Liga irabazi zuen 1983ko maiatzean Kanariar Uharteetan. Hurrengo urtean, Javier Clementek zuzentzen zuen taldeak, balentria bikoiztu zuen Liga eta Kopa irabaziz. Garaipen horien adierazlerik sinbolikoena gabarran egindako ospakizuna izan zen. Euskal jendarteak garai latzak bizi zituen 80ko hamarkadaren hasieran eta testuinguru sozial ilun horren baitan heldu ziren Athletic-en garaipen historiko horiek. Marakana Txikia Legends saio berezi honen lehen atalean, Juan Carlos Latxaga kazetariarekin batera, talde horren inguruko ardatzak aztertu ditugu.
Joxe Anjel Iribarrek 75 urte bete ditu

2018-03-02

Zarauztarra Athletic-en historiako jokalaririk garrantzitsuena da. 1963 eta 1980 bitartean, orotara 610 partida jokatu zituen talde bizkaitarrarekin. Horrekin batera, euskal herri kulturako figurarik adierazgarrienetakoa da, euskalgintzaren eta beste hainbat mugimenduren sustatzaile izanik.

 
bannerra

bannerra