Skip to main content

Martxel Lopez

"The Last Dance": Jordanen epika lehiakor eta irabazlearen alde iluna

2020-06-10
Netflix plataforma erraldoiak “The Last Dance” serie dokumentala atera zuen apirilean. Bertan, Michael Jordanek gidatu zituen Chicago Bullsen urrezko garaia aztertzen da. Kirolaz haratago, politika, marketing-a eta ezkutuko aurpegiak erakusten ditu serieak, Estatu batuetan ekoitzitako dokumentala dela ahaztu gabe. Marakana Txikia saioan, Beñat Zarrabeitiak eta bere mahaikideek sakonki aztertu dute Jordan, Pipen, Phil Jackson eta bere ezkutariek utzitako aztarna.
Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n
Dario Brizuela donostiarra, modako jokalaria ACB Ligan

2018-10-26
"Euskal Mamba" edo "Basque Mamba" ezizenarekin, Dario Brizuela donostiarra Europako saskibaloian modan dagoen jokalarietako bat da. Denboraldi berriaren hasieran, 17 puntutako bataz bestekoa eskuratzen ari da eta balorazioari dagokionez, ACB Ligako jokalaririk onenetarikoa bilakatu da. Estatistika eta bilakaera honetan, donostiarraren langa non dagoen aztertzeko unea da. Espainiako selekzioarekin debuta egin ostean, NBAn arituko daitekeen lehen euskal herritarra izango ote den mahai gainean jarri nahi izan dugu. Analisian, Martxel Lopez saskibaloi jokalariak lagunduko gaitu.
Bilbao Basket: ACBko finala jokatzetik, LEB ligara, aurreikusitako jaitsiera baten arrazoiak

2018-05-21

Kasik 10000 zaleren aurrean Baskoniaren aurka jokatutako norgehiagokan, Bilbao Basket-ek maila galdu zuen. Apenas zazpi urtetan, ACB-ko azpitxapeldun izatetik, LEB ligan jokatzera igaroko dira beltzezko gizonak. Hainbat urtetan pairatutako arazoen ondorio gisa, burbuilak eztanda egin ostean, laguntza publikoen amaiera eta taldea egituratzean egindako akatsek zerikusi zuzena izan dute. Orain, klubaren bideragarritasuna kolokan egonik ere, aro berri bat hasten da. Horretarako, Beñat Zarrabeitia gure lankidea eta Cris Garcia, Andoni Urbistondo eta Jon Larrauri kazetarien iritziarekin batera, Martxel Lopez abokatuaren hausnarketa bildu dugu.

 
bannerra

bannerra