Skip to main content

etxebizitza

Eusko Jaurlaritzak %37 handituko du etxebizitzen birgaitze integrala sustatzeko Renove programaren aurrekontua

2020-07-06
Renove plana etxebizitza eta eraikinen birgaitze integralerako eta efizienterako laguntzak ematen dituzen plana da. Aurten, 6,4 milioi euroko aurrekontua izatetik 8,8 milioi eurora haziko da. Plana 1980a baino lehenagoko, alegia 40 urte baino gehiago dituzten eraikin eta etxebizitzei dago bideratuta, eta, Etxebizitza sailak adierazi duenez “eraikin horietan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea hobetzen du, hiriak suspertzen ditu eta lurzoru berriak kontsumitu gabe jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzen du”.
Iñaki Arriola sailburua salatu dute prebarikazioa leporatuta

2020-05-28
Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren aurkako salaketa aurkeztu du Gasteizko etxebizitzaren aldeko eta Bazterkeriaren kontrako ekimenak, Zabalgan eta Salburuako 500 etxebizitza "putre-funts" bati saltzeagatik.
Itxaso Andres (AZ ekimena): "Iruñeko alde zaharrean 850 euroko alokairuak eskatzen dituzte logela bakarreko pisuengatik"

2020-05-06
AZ ekimenako kideek Iruñeko alde zaharrean gertatzen ari den espekulazioa salatu dute; burbuila Iruñeko gainontzeko auzoetara hedatzen ari dela ohartarazi dute.
Espainiako Gobernuak etxebizitzari, autonomoei eta etxeko langileei zuzendutako neurriak iragarri ditu

2020-03-31
Koronabirusak eragindako krisiari aurre egiteko hainbat neurri onartu ditu Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak. Horien artean, alokairuaren arloko neurri sorta bat nabarmentzen da. Argindar, gas eta ur hornidura eteteko debekua etxebizitza guztietara zabaldu dute. Hipotekak ez diren bestelako maileguetan ere atzerapenak onartu dira; autonomoentzat, profesionalentzat edo enpresa txiki eta ertainentzat egoera ekonomiko makurrean badaude.
Turistifikazioak auzokideak kanporatzen dituela salatu du Bilboko SOS Alde Zaharra plataformak

2020-02-26
Azken urteetan Bilboko Alde Zaharrean pairatzen dabiltzan turistifikazio prozesuaren ondorioak salatzeko agerraldia egin du plataformak, lekualdatzera derrigortuta sentitu diren bi auzokiderekin batera.
Etxebizitzaren behatokia "atzerapen gehiagorik gabe" sortzeko eskatu du EH Bilduk

2020-02-20
Etxebizitzaren egoera monitorizatzeko eta irtenbide egokiak emateko, etxebizitzaren behatokia atzerapen gehiagorik gabe sortzeko eskatu du EH Bilduk Donostiako udalean emandako prentsaurrekoan.
 
bannerra

bannerra