Skip to main content

Reala

Michael Jordan eta Chicago Bulls mitikoen azken dantza aztertuz

2020-06-08
Jordan eta bere Chicago Bulls-en azken dantza: 90ko hamarkadako talde ikonikoaren inguruko “The Last Dance” seriearen ertzak sakon aztertuko ditugu Alessandro Ruta, Koldo Tellitu eta Martxel Lopezekin. Hortaz gain, Athletic-eko atezain Amaia Peña eta Realeko entrenatzaile Natalia Arroyoren adierazpenak #MarakanaTxikia-n
Euskaldunen arteko final historikoa eta Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena

2020-03-09
Athletic-ek eta Realak apirilaren 18an Sevillako La Cartuja futbol zelaian jokatzekoa den Errege Kopako finalerako txartela eskuratu dute. Hitzordu historikoa izango da eta lehoiek zein txuri-urdinek tituluarengatik borrokatuko dute. Bitartean, asteburuko emaitzei dagokionean, bizkaitarrek garaipen garrantzitsua eskuratu zuten Valladoliden, Realak VAR-ak hartutako erabaki eztabaidagarri baten ondorioz galdu zuen, Osasunak ezinbesteko hiru puntu lortu zituen, Alavesek bere bolada onarekin jarraitzen du eta Eibarrek kolpe gogorra jaso zuen Mallorcaren aurka etxean. Horrekin batera, Alessandro Ruta eta Aritza Eskandonekin batera, euskal kirol selekzioen ofizialtasunaren aldeko Gu Ere Bai ekimenaren aurkezpena izan dugu hizpide.
Euskal derbia izango da Errege Kopako finalean

2020-03-06
Euskal finala izango dugu aurten gizonezkoen kopan. Apirilaren 18an, Sevillako Kartuja zelaian Atletic eta Reala egongo dira aurrez aurre, historian lehen aldiz emango den finalean. Hala ere, bi taldeek ibilbide oso desberdinak egin dituzte kopa honetan. Realak aise, nagusitasunez, erabat eroso gainditu ditu kanporaketak; ausardiaz eta kalitatez partidu bakarrera izandakoak, heldutasun eta zuhurtziaz joan etorriko partidak. Athleticek sufrituz igaro ditu azken kanporaketak. Tenerife, Elx, Bartzelona… penaltietan edota azken minutuan erabakitako partidak guztiak. Atzokoa, Granadan, 83.minutuan konpondutako norgehiagoka izan zen, Yuriren golak txanponaren aurpegia aldatu zuenean. Apirilekoa laugarren euskal finala izango da Kopan, eta Athletic eta Realaren arteko lehenengoa. Aurrekoak 1910eko Athletic-Vasconia Sporting Club, 1913ko Racing de Irun-Athletic eta 1927ko Real Union-Arenas izan dira. Athletikek bere 40. Finala jokatuko du, Realak aldiz, seigarrena.
Realak Kopako finalerako txartela eskuratu du Mirandes mendean hartuta

2020-03-05
32 urte geroago Realak Kopako final bat jokatuko du. Atzo, itzuliko partidan Mirandes 0 eta 1 mendean hartuta, finalerako txartela eskuratu zuen, orotara 3 eta 1eko markagailuarekin. 1988an Bartzelonaren kontra galdu zuen finala, eta 1987an, Arkonada, Begiristain, Bakero etb.ekin Athletikoren aurka irabazi zuten historiako bigarren Kopa.
Kopako finalean egoteko lehen urratsa eman dute Realak eta Athleticek

2020-02-14
Biek joaneko partidak irabazi dituzte. Athletic-ek 1 eta 0 irabazi zion Granadari, eta Realak 2 eta 0 Mirandesi. Bueltako partidakLos Carmenes (Granada) eta Anduvan (Ebroko Miranda) erabakiko dira, martxoaren 4an eta 5ean.
Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia

2020-02-10
Isak izan da partiduko protagonista nagusia. Bigarren zatian zelairatu da eta norgehiagoka guztiz aldatzea lortu du. Lehenengo gola emateaz gain, garaipenaren gola erdietsi du Suediako aurrelariak.
 
bannerra

bannerra