Skip to main content

arrazakeria

Xabier Irujo: "Amerikako Estatu Batuetan, unibertsitatera doazen eta kartzelan dauden pertsona beltzen kopurua berdina da"

2020-06-15
Egiturazko krisi sakona pairatzen dute egunotan Amerikako Estatu Batuek. Covid 19 gaitzak eragindako osasun ondorio larriak eragin ditu eta alor ekonomikoan langabeziak igoera nabarmena izan du. Bestalde, indarkeria polizialak eta beltzen kontrako erasoek mobilizazio eta protesta ugari eragin dituzte. Guzti honen inguruan aritu gara Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen buru Xabier Irujorekin batera.
Iruñeko komunitate beltza kalera atera da Ndiayeren heriotza eta George Floiden heriotza salatuz

2020-06-09
Gladys del Estal gaztea ere poliziak erail zuen duela 41 urte. Iruñean Labriteko zubiaren inguruko eztabaidak ez du etenik, eta ardura juridikoak exijitzeko prest agertu da EH Bildu.
COVID 19aren eraginez ezarritako kontrol neurriak “migranteen jazarpenerako” aplikatu dituztela salatu dute

2020-06-08
Papeles y Derechos Denontzat, Iruñea Harrera Hiria, Karabana Mugak Zabalduz, Salhaketa eta Sos Arrazakeria Nafarroa kolektiboek salatu dute isun proposamenak egiteko mozal legea erabili dutela poliziek eta zalantzan jarri dute isun horiek oinarri legala izatea.
Arrazakeria eta polizia indarkeria salatzeko protesta ekintza egin dute 2016an Elhadji Ndiaye atxilotu zuten tokian

2020-06-05
AEBetan George Floyden hilketaren harira, gaurko ekimenean gogora ekarri dute Arrotxapea auzoan orain lau urte gertatutakoa eta salatu dute hura ere “hilketa arrazista" izan zela.
Zazpigarren egunez jarraian, protestek aurrera jarraitzen dute AEBtan

2020-06-02
George Floyden erailketa salatzeko manifestazioak AEBetako hirietara zabaldu dira, eta Trumpek kontrola berreskuratu nahian, indarra erabiltzeko eskatu die estatuetako gobernadoreei.
Larrialdi egoera ezarri dute Minneapolisen, George Floyden hilketaren harira izandako protestengatik

2020-05-29
Gobernuak 500 soldadu bidali ditu Minneapoliseko polizia etxearen inguruan bildutako liskarra dela eta. Manifestarietako batzuk su eman zioten eraikinari.
 
bannerra

bannerra