Skip to main content

Azken bideoak: Saioak

bideoa prestatzen
Covid-19a AEBetako hauteskunde kanpainan

2020-10-23
Musukoa jantzi gabe sartu zen atzo platora Donald Trump, hauteskunde kanpainako azken debatera. Joe Biden hautagai demokratak atrilera bidean zihoala kendu zuen, kameren aurrean. Bi hautagaiak Covid-19aren aurrean izaten ari diren jarrera ezberdinaren adibide izan zen atzokoa.
bideoa prestatzen
Gehienez ere, hamarkada bat dugu beste norabide bat hartzeko

2020-10-23
Klima eta ekologia krisiaren ondorioak gero eta larriagoak, ugariagoak eta bortitzagoak dira. Dagoeneko pairatzen ari gara, esaterako, muturreko fenomeno metereologikoak, inoiz baino azkarrago galtzen ari den bioaniztasun, zoonosiak, covid-19a kasu eta beste pandemia arrisku batzuk. Horren harira, Iñaki Petxarroman kazetariak, hainbat aditurekin hitz egin ondoren, Ezezagunerako bidaia liburua sortu du.
bideoa prestatzen
Asteburu honetan ospatuko da GetxoExpress film laburren lehiaketa

2020-10-22
Abian da asteazkenetik GetxoExpress laburmetraien lehiaketaren bosgarren aldia. Programazioari Inge Saez-en hitzaldiarekin eman zioten atzo hasiera eta gaur Jon Garaño moriarti ekoiztetxeko kideak eman dio jarraipena, taldelanaren inguruko masterclass bat eskainiz. Egitarauaren erdigunea, aldiz, asteburuan zehar garatuko da, 25 talde partehartzaileek aurtengo gaia ezagutuko dute ostiralean eta igandera arte izango dute euren laburmetraia garatzeko.
bideoa prestatzen
EAEn 1.207 koronabirus kasu berri atzeman dituzte azken orduetan

2020-10-23
Koronabirus kasu berrien kopuruak gorantz egiten jarraitzen du. Azken orduko datuen arabera, EAEn 1.207 positibo berri atzeman dituzte, 14.144 PCR proba egin onodren. Egoera honen aurrean, larunbatean iragarri zituzten neurriez gain, neurri gehigarriak ezarri ditu Eusko Jaurlaritzak zona gorrietan edo hamalau egunetan metatutako intzidentzia tasa altua duten 5.000 biztanle baino gehiagoko udalerrietan.
bideoa prestatzen
Younes El Marhoum, bihotz gaztekoa (bigarren zatia)

2020-10-23
Aste honetan, Younes dugu protagonista. Duela 22 urte etorri zen Marokotik Lakuntzara, maitasunak ekarrita. Ostiraleko saioan Ane Miren ezagutuko dugu, Younes-en emaztea. Bera, lekeitiarra jaiotzez, bere senarraren euskalduntze prozesuaz hitz egingo digu. Etxean 3 hizkuntza hitz egiten dituzte, eta nola antolatzen diren azalduko digute. Gainera, Younes euskarak zer eman dion kontatuko digu.
bideoa prestatzen
Zer da jendartearen "Uberizazioa"? Mikel Alvarezen analisia

2020-10-23
Aplikazio digitalen bidez sortutako negozio eredu batzuk prekarietatea, isolamendua eta langileen eskubideak urratzen dituela salatu dute askok. Sistema berri hau "Uberizazioa" bezala definitu izan dute. Gurean Gaur albistegian Mikel Alvarezek fenomenoaren definizioa osatu zuen.