Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Irati Goikoetxea: "Giza eskubideen arloan ezinbestekoa genuen hezkuntza komunitateari begiratzea"

2020-11-11
Nafarroako Gobernuak bat egin du Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin, ikasleentzako jardunaldi parte-hartzaileak eta jarduerak programatuz.
bideoa prestatzen
Ernaik pandemiari aurre egieko baliabide gehiago eskatu die Hego Euskal Herriko gobernuei

2020-11-05
Ernaik baliabide gehiago eskatu ditu pandemiaren aurka Foru Erkidegoaren eta Eusko Jaurlaritzaren egoitzen atarian. Gazte antolakundearen arabera, orain «egoerak okerrera egin ez dezan, politika eraginkorrak egiteko ordua da, eta ez neurri arbitrarioak hartu eta kontrol sozialean sakontzekoa.
bideoa prestatzen
Haritz Aranburu eta Maria Jauregi: "Besteari entzutea funtsezkoa da; biktimak denok gara, eta oinarrian giza eskubideen urraketa jarri behar da eta pertsonen duintasuna"

2020-11-10
Gurean Gaur albistegiaren baitako elkarrizketaren tartean, Memoriaren Eguna hizpide, Maria Jauregi eta Haritz Aranburu elkarrizketatzeko aukera izan dugu. Biek biktima guztien aitortza aldarrikatu, enpatia zein elkar entzutearen garrantzia eta urratsak ematen jarraitzearen beharra nabarmendu dute.
bideoa prestatzen
Elkarbizitzaren zimenduak eraikitzen

2020-11-10
Memoriaren Eguna hizpide, Haritz Aranburu eta Maria Jauregi izan ditugu gaur Hamaika Telebistan. Eugenio Aranburu Haritz Aranbururen aitak bere buruaz best egin zuen 1997an espetxeratua izan baino lehen; Juan Mari Jauregi Maria Jauregiren aita ETAk hil zuen Gipuzkoako Gobernadore Zibila zela.
bideoa prestatzen
EH Bilduk eta EAJk ez diote osoko zuzenketarik aurkeztuko Espainiako Gobernuaren aurrekontu proiektuari

2020-11-06
Espainiako Gobernuak urtea amaitu baino lehen onartu nahi ditu aurrekontuak. Gobernuak proposamena egina du Sanchezen exekutiboak lehenengo tramite hori igaroko du, inbestidura babestu zuten talde parlamentarioek ez baitiote osoko zuzenketarik egingo.
bideoa prestatzen
Donostiako Udalak 35 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa onartu du

2020-11-06
Donostiako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak 2020 urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartu du. Horren barruan langile funtzionarioen plantillako lanpostu hutsak, sarrera berriko eta barne sustapeneko langileentzat sartzen dira. Txanda irekiko 30 plazak, 21 administrari, 6 udaltzain eta 3 euskara teknikari dira. Lanpostu horiez gain, barne sustapeneko 5 plaza daude, udaleko langileek beren karrera profesionala garatu ahal dezaten.