Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Elkargoko presidentetzarako bozketan EH Baik Etxegarairen alde egingo du

2020-07-10
Alain Iriartek ez du hautagaitzarik aurkeztuko uztailaren 17an Euskal Elkargoaren lehen biltzarrerako. Hilaren 17an bertan, hautatuko dute presidentea.
bideoa prestatzen
Zuzenean emango du Hamaika Telebistak Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde gauaren berri igandean

2020-07-09
Bilboko estudioetatik eskainiko da zuzeneko saio berezia, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Datuak, grafikoak, erreakzioak eta iritziak bilduko ditu Hamaika Telebistaren saio bereziak.
bideoa prestatzen
Bakartxo Tejeria: "Zerbitzu publiko indartsuak izaten jarraitzea eta ekonomia suspertzea dira ardatzak"

2020-07-09
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Gipuzkoan aurkeztutako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.
bideoa prestatzen
Hauteskunde kanpaina betean ekonomia, zerbitzu publikoak eta autogobernua hizpide Hamaika Telebistan

2020-07-09
Eusko Jaurlaritzarako hautagai nagusiak bildu ditu Hamaika Telebistak Bilboko Euskalduna Jauregian eginiko hauteskunde eztabaidan. Hauteskunde kanpaina betean arlo ekonomikoa, zerbitzu publikoak eta autogobernua izan dituzte hautagaiek hizpide.
bideoa prestatzen
Bakartxo Tejeria: "Ez dugu murrizketarik egingo eta ez ditugu zergak igoko, zorpetuko gara"

2020-07-09
Uztailaren 12an Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan egitekoak diren hauteskundeei begira, Hamaika Telebistan alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, EAJk Gipuzkoan aurkeztutako zerrendaburu Bakartxo Tejeriarekin mintzatu da Beñat Zarrabeitia. Koalizioaren bilakaera, zerbitzu publikoak, politika industrial zein ekonomikoa, segurtasuna eta autogobernua hizpide.
bideoa prestatzen
Hauteskunde kanpaina amaierara iristen ari da

2020-07-09
EH Bilduko Bizkaiko zerrendaburuak kezka agertu du Ordiziako berragertzeagatik. Donostian, Iñigo Urkulluk parte-hartze handia eskatu du iganderako. Idoia Mendia sozialisten zerrendaburuak esan du VOXen ideiak Iturgaizek sartuko dituela Legebiltzarrean. Horren aurrean, sozialismo gehiago, behar dela azpimarratu du. PPko presidente Pablo Casado, Carlos Iturgaiz PP+Cs koalizioko lehendakarigaiarekin izan da, "eskuineko botoa ez zatitzeko" eskatzen. Joserra Becerra Equo Berdeakeko lehendakarigaiak botoa eskatu die herritarrei, "eskuin-muturrekoa ez sartzeko Eusko Legebiltzarrean".