Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratuko du gaur hirugarren aldiz lehendakari izateko

2020-09-03
Eusko Legebiltzarrak Iñigo Urkullu aukeratuko du gaur hirugarren aldiz Jaurlaritzako lehendakari izateko, EAJ eta PSE-EEren botoekin. Elkarrekin Podemosek ez ditu babestuko ez Iñigo Urkulluren ez Maddalen Iriarteren hautagaitzak, eta abstenitu egingo da bi bozketetan. Goizeko 09:30ean hasi da inbestidura saioa. Iñigo Urkulluk eta Maddalen Iriartek euren proiektuak alderatu dituzte bertan. Arratsaldean alderdien arteko eztabaida izango da, eta iluntzean egingo dute bozketa.
bideoa prestatzen
Martin Villa babesteko gutuna bidali diote Espainiako gobernuburu ohiek Servini epaileari

2020-09-02
Trantsizio garaiko gobernazio ministroak bihar deklaratuko du Bideokonferentzia bidez Argentinan frankismoaren eta trantsizioaren krimenak ikertzeko 2014an abiatutako prozesuan. Galdeketaren bezperan Felipe Gonzalezek, Jose Maria Aznarrek, Jose Luis Rodriguez Zapaterok eta Mariano Rajoyk, beste hainbatekin batera, Martin Villaren defentsan azaldu dira, kasua epaitzen ari den Maria Servini epaileari helarazitako gutunen bidez.
bideoa prestatzen
Foro Sozialak eskatu du “eskuin muturrak eta funtzionario publikoek eragindako biktimei erreparatzeko urratsak” emateko

2020-09-02
Nafarroako Parlamentuan egindako agerraldian luzatu diote eskaria Foru Gobernuari.
bideoa prestatzen
Europako berreraikitze funtsa jasotzeko "posizio indartsua" duela azpimarratu dute Nafarroako agintariek

2020-09-01
NAfarroako Gobernuak "Next Generation EU” planak Foru Komunitateari eskaintzen dizkion aukerak aztertzen dituen txostena aurkeztu du.
bideoa prestatzen
EAJk eta PSE-EEk koalizio gobernua eratzeko akordioa izenpetu dute Eusko Legebiltzarrean

2020-09-01
Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko presidenteak, eta Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izango duen koalizioko Eusko Jaurlaritza eratzeko akordioa izenpetu dute Legebiltzarrean. Ordurako, Mendiak Twitter bidez jakinarazi du, Eusko Jaurlaritzan parte hartuko duela.
bideoa prestatzen
Ospa Eguna dela eta mehatxuak jaso ditu Altsasuko alkateak

2020-08-31
Ospa Eguna asteburuan ospatu da Altsasun, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura baimendu ostean.