Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Euskal Errepublika aldarrikatzera deitu du EH Bilduk abenduaren 6an

2019-12-04
EH Bilduk Euskal Errepublikaren aldeko manifestazioarekin bat egitera deitu ditu herritarrak Espainiako Konstituzioaren egunean. Batzuek konstituzioa ospatu bitartean euskaldunak Euskal Errepublika aldarrikatzera atera behar direla adierazi du Jasone Agirre koalizioko kideak, bere hitzetan, ozen esateko espainiar konstituzioak ez dituela ordezkatzen.
bideoa prestatzen
Greba orokorra deitu dute Frantzian biharko, Macronek sustatu nahi duen pentsio sistemaren aurka

2019-12-04
Greba orokorra deitu dute biharko Frantzian Macron presidenteak sustatu nahi duen pentsio sistema eraitsi eta estatuko ekonomia blokeatzeko asmoz. Sindikatuek dei egin dute greba iraunkorra izan dadin.
bideoa prestatzen
Epai batek Donostiako etxebizitza turistikoen ordenantza baliogabetzen duela salatu du EH Bilduk

2019-12-04
Donostiako Administrazioarekiko Auzien 3. zenbakiko Epaitegiak azaroaren 27an emandako epai batek, hankaz gora jarri du etxebizitza turistikoak legeztatzeko Donostiako Udal Gobernuak eraikitako egitura juridiko guztia. Auzitegiek erabilitako argudioek arrazoia eman diote EH Bilduri, ordenantza batek ezin duela udaleko plan orokorraren aurka egin.
bideoa prestatzen
40 urte igaro dira Nafarroako Parlamentua lehendabiziko aldiz osatu zenetik

2019-12-04
Nafarroako Parlamentuaren 40 urtetako ibilbidea laburbiltzen duen erakusketa mustu dute. 1979an ekin zion botere legegileak bere ibilbidea Foru erkidegoan eta lau hamarkada geroago gogora ekarri dute legealdiz legealdi egindako bidea.
bideoa prestatzen
Adriana Lastra Gabriel Rufianekin bildu da berriro gobernu osaketa aurrera eramateko

2019-12-03
Laura Borràsekin biltzekoa zen ere, baina gaur goizeko bozketan orkatila bihurritu du eta batzarra bertan behera gelditu da. Beste aldetik, Aitor Estebanek nabarmendu du PSOErekin hitz egiten dabiltzatela eta negoziazioa bide onetik doala.
bideoa prestatzen
Behin Kongresua osatuta, inbestidurarako babesa lortzea du orain helburu Sanchezek

2019-12-03
Behin Kongresua osatuta, asteazkenetik aurrera alderdiekin kontsulta errondari ekin diezaioke Felipe Borboikoa errege espainiarrak. Hasiera batean sozialisten nahia inbestidura saioari abenduaren 16an ekitea izango litzateke. Hala eginez gero, lehen bozketa hurrengo egunean, abenduaren 17an izango litzateke, eta bigarena, abenduaren 19an. Sanchezek ez badu nahikoa babes lortzen, 2 hilabete epea izango dute prozesuari berriz ekiteko.