Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Esatea Libre | Nagua Alba, Arnaldo Otegi eta erabakitze eskubidea protagonista

2016-01-21

Nagua Alba Ahal Duguko diputatuarekin Espainiako Hauteskunde Orokorren emaitzei buruz eta Hego Euskal Herrian egin nahi dutenaz aritu gara hizketan. Horrez gain, mahai inguruan, gurekin izan ditugu Joseba Sobrino, Iker Casanova eta Xabi Jimenez. Eurekin Arnaldo Otegiren inhabilitazioaz, torturaz, erabakitze eskubideaz eta Espainiako Gobernuaren osaketaz aritu gara.

bideoaren irudia
Ertzak | Zerk batzen ditu EH, Katalunia, 15M eta Syriza?

2016-01-21

Zer nolako lotura dute Euskal Herria, Katalunia eta Eskoziako mugimendu independentistek Greziako Syriza eta 15M mugimenduarekin? Oinarrian komuna den zerbait dute guztiek? Euskal Herrian masa kritikoa egonda ere, independentziaren aldeko mugimenduek behar duten transbertsalitatea dute edo alderdiekiko menpekotasuna altuegia da? Galdera potolo horiei erantzuna ematen saiatu gara Jule Goikoetxea, Jon Azkune eta Koldo Bilbaorekin.

bideoaren irudia
Nagua Alba: "Hurrengo hauteskundeetan EAJ Gobernutik kanpo uzten saiatuko gara"

2016-01-20

Nagua Alba Ahal Duguko diputatuarekin abenduaren 20ko hauteskundeei erreparatu diegu. Horrez gain, gobernurako akordio posibleei buruz, Kataluniari buruz eta Hego Euskal Herriaz aritu gara hizketan. Bakegintzari emango dioten garrantzia nabarmendu du Albak.

bideoaren irudia
Juan Maria Aburto: "Jaiegunetan irekitzeaz merkatariekin dugun eztabaida bide onetik doa"

2016-01-14

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Juan Maria Aburto Bilboko alkatea izan dugu. Merkataritzan dagoen eztabaidaren inguruan galdetu diogu, jaiegunetan ere irekitzearen inguruan sindikatuek egindako kritikez. Zorrozaurre proiektua ere izan dugu hizpide, eta euskararen euskalduntze prozesuaz aritzeko aukera ere izan dugu.

bideoaren irudia
Uxue Barkos: "Gure gizartearen aniztasunean dago Nafarroako aukerarik ederrenetariko bat"

2016-01-13

Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin izan gara. Presidente karguan eginiko lehen hilabeteei erreparatu diegu, baita Nafarroak bizi duen egoerari ere. Horrez gain, aktualitateko hainbat kontu ere jorratu ditugu berarekin.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Uxue Barkos, euskal presoak eta Katalunia protagonista

2016-01-13

Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin izan gara. Presidente karguan eginiko lehen hilabeteen balorazioa egin dugu berarekin. Horrez gain, mahai inguruan euskal presoen egoera eta Katalunian CUP eta Junts Pel Si-k lortuko akordioa aztertu ditugu. Horretarako, gurekin izan ditugu Iñaki Soto, Pello Urzelai eta Txente Rekondo.