Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Euskal presoen egoeraz eta Kataluniako akordioaz

2016-01-13

Euskal presoen egoeraz eta Katalunian CUP eta Junts Pel Si-ren arteko akordioaz aritu gara aste honetan hizketan. Horretarako, gurekin izan ditugu Iñaki Soto, Pello Urzelai eta Txente Rekondo.

 

bideoaren irudia
Urtzi Errazkin: "Pausoak ematen hasi behar da bake prozesuari indarra emateko"

2016-01-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko kidea izan dugu. Urtarrilaren 9ko manifestazioaren ondorenak utzitakoaz eta egun, presoek bizi duten egoeraz aritu gara berarekin hizketan.

bideoaren irudia
Bilboko kaleak bete ditu aurtengoan ere presoen eskubideen aldeko aldarriak

2016-01-09

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak aurtengoan ere Bilboko kaleak bete ditu. Amaierako ekitaldian nabarmendu dute espero dutela aurtengoa azkena izatea, eta mendekuan oinarritutako politika dela euskal presoei aplikatzen zaiena.

bideoaren irudia
Baionako manifestazioan aniztasuna izan da nagusi

2016-01-09

Baionan ere presoen eskubideen aldeko aldarriarekin bat egin zuten milaka lagunek.. Ia alderdi denek parte hartu dute manifestazioan, eta horregatik, lehen unetik, aniztasun horren garrantzia nabarmendu dute.

bideoaren irudia
Emilie Martin: "Biziki garrantzitsua da biharamunean dinamikak jarraitzea"

2016-01-09

Emilie Martin, Bagoaz elkarteko bozeramailearekin izan gara Baionan. Frantzian espetxeratuak dauden presoen inguruan eta etorkizunera begira horrelako ekitaldiek izan dezaketen indarraz aritu gara berarekin hizketan.

bideoaren irudia
Senideen hurbileko testigantza

2016-01-09

Bilbo eta Baionako manifestazioen harira, zenbait presoren senideekin hitz egiteko aukera izan genuen. Maddi Ugartemendia, Olatz Iglesias, Belen Aurrekoetxea eta Elias Minerren testigantzak jaso genituen.