Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
U9: Mugi daitezen harriak, saio berezia

2016-01-09

"Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde. Euskal presoak Euskal Herrira" lemapean manifestazio jendetsua egin dute Bilbo eta Baionan. Sare eta Bagoaz mugimenduek antolaturiko martxa anitzek erantzuna izan dute euskal jendartearen aldetik. Programa berezian, Bilbo eta Baionako irudiak testigantzekin batu ditugu. Hala nola, presoen senideen bizipenak eta martxan parte hartu duten eragile sozial eta politikoen adierazpenak.

bideoaren irudia
Inaxio Oiartzabal: "Konponbiderako bidean lehen urratsa giza eskubideen errespetua da"

2016-01-07

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Inaxio Oiartzabal Sare mugimenduko kidea izan dugu. Bihar, urtarrilak 9, "Mugi daitezen harriak" lemapean manifestazioak deitu dituzte Bilbo eta Baionarako. Mobilizazio egun hau azkena izatea espero dutela azpimarratu digu Oiartzabalek.

bideoaren irudia
"Mugi daitezen harriak" jarraipen berezia, urtarrilaren 9an!

2016-01-07

Sare mugimenduak antolaturiko Bilbo eta Baionako manifestazioen jarraipen berezia egingo dugu, larunbat honetan. 17:00etatik aurrera Bilboko zuzeneko irudiak eskaini eta 22:00etan programa berezia egingo dugu.

bideoaren irudia
Felix Arrieta: "Balizkoago ikusten dut ezkerreko gobernu bat hauteskunde aurrerapena baino"

2015-12-23

Lehen hausnarketa Felix Arrieta politologoari eskatu diogu. Abenduaren 20ko hauteskundeek zalantza asko sortu dituzte Espainiako gobernu osaketa berriari begira. 2016ko Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen inguruan ere galdegin diogu, Espainiakoen eragina zenbaterainokoa izan daitekeen jakiteko.

bideoaren irudia
PPren garaipen hotza, Podemos-en gorakada eta EH Bilduren beherakada

2015-12-23

Espainiako Hauteskunde Orokorren azterketa sakona egin dugu mahai-inguruan. Espainian eta Hego Euskal Herrian eman diren emaitzak, gobernu koalizio aukerak eta etorkizun hurbila izan ditugu hizpide. Gurekin izan dira Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Ion Telleria (Naiz) eta Axier Lopez (Argia) kazetariak.

bideoaren irudia
Esatea Libre | Espainiako Hauteskundeen analisia

2015-12-23

Abenduaren 20ko Espainiako Hauteskunde Orokorren analisia egin dugu programan. Lehen zatian, Felix Arrieta politologoari eskatu diogu emaitzak aztertzeko. Ezusteko hainbat eman dira Espainian eta Hego Euskal Herrian. Mahai-inguruan, emaitzen inguruan ez ezik gobernu osaketa eta etorkizun hurbilaz aritu gara. Gurekin izan dira Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Ion Telleria (Naiz) eta Axier Lopez (Argia) kazetariak.