Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoaren irudia
Gipuzkoako Aldundiak opor fiskalen erantzuleak zein diren argitzeko eskatu du

2014-01-28

Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile Larraitz Ugartek diputatuen kontseiluan hartutako erabakien berri eman du. Batetik Trintxerpeko kaltetuek zergen ordainketetan laguntzak izango dituztela jakinarazi du. Bestalde, bidesariei dagokionez, oposizioari proposamenak aurkezteko eskatu die. Adegiri, ordea, epaitegiak alde batera uzteko esan dio eta opor fiskalei dagokionez, erantzuleak zein diren argitu behar dela adierazi du.

bideoaren irudia
PSE-EEk abortuaren lege berria bertan behera uzteko eskatu dio PPri

2014-01-27

Sozialista euskaldunek  Espainiako Gobernuak abortuaren legean egin nahi duen aldaketa gogor kritikatu dute. Emakumeen eskubideen aurkakoa dela eta hauen osasunaren kalterako izango dela esan dute. Horregatik, Batzar Nagusietan bilera monografiko bat eskatzearekin batera, Madrilen larunbatean egingo den manifestazioan izango direla iragarri dute. Bestalde, PPk jakinarazi du Europako haustekundeak igaro arte ez duela indarrean jarriko lege berria.

bideoaren irudia
EH Bilduk abortuaren lege erreforma gaitzesteko mozioa eramango du instituzioetara

2014-01-24

EH Bilduk egindako agerraldian jakinarazi du abortuaren legearen erreforma gaitzesteko mozioa eramango duela instituzioetara. Bestalde, EAEko eta Nafarroako sistema publikoetan abortu librea bermatzeko, desobedientzia deitu du.

bideoaren irudia
Opor fiskalengatik 50 milioi euroko isuna proposatu du EBko abokatuak

2014-01-23

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiko abokatu Eleanor Sharpstonek gaur jakinarazi du zein isun proposatuko duen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako diputazioentzat, opor fiskalak emateagatik: 50 milioi euro. Proposamen hori ez da bete beharrekoa, baina auzitegiak gehienetan hartzen du aintzat abokatuaren eskaera.

bideoaren irudia
Joseba Egibar: "PPk eta PSEk bake lantaldean izango zirela hitz eman ziguten"

2014-01-22

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Joseba Egibar EAJko legebiltzarkide eta GGBko presidentea izan dugu. ETAren barne oharra, Eusko Jaurlaritzaren eta ezker abertzalearen arteko harremana, Bilboko manifestazioa eta Bake eta Bizikidetza lan taldea izan ditugu hizpide.

bideoaren irudia
Libre asteburua antolatu dute makroepaiketetako auzipetuei babesa emateko

2014-01-21

Otsailaren 8 eta 9an hainbat ekimen burutuko dira Gipuzkoako lau herri eta eskualdetan. Kontzertuak, pilota partidak edota bertso saioak antolatu dituzte, makroepaiketen izaera antidemokratikoa salatzeko. Ia lau hilabete pasa dira bi sumarioak epaitzen hasi zirenetik, eta epaiketa hauek gero eta ulertezinagoak direla nabarmendu dute.