EAJ, Sortu, EA, Aralar, Alternatiba, GeroaBai, ELA eta LABek deituta manifestazioa egingo da gaur Bilbon, 18:00etan La Casillatik abiatuta. Giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen alde izango da manifestazioa eta isila izango dela ere aurreratu dute. Hasier Arraiz Sortuko idazkari nagusiak euskaraz, eta Andoni Ortuzar EAJko presidenteak gazteleraz irakurri duten testu laburrean, Euskal Herrian dagoen jokaleku berria "sendotzeko" konpromisoa agertu dute eta eta herritarrei dei egin diete bai manifestaziora joateko eta bai manifestazioaren leloak jasotzen dituen aldarrikapenen alde lan egiteko. Kazetarien txalo artean amaitu da prentsaurrekoa.