Iñaki Goioaga EH Bilduko senatari eta abokatuak jazarpen ideologiko eta polizial gisa definitu du operazio poliziala. Era berean, ukatu egin du operazioa oztopatu izana eta inkomunikatua egon izana.
Idoia Mendiak baieztatu duenez, PSE-EE alderdiak ez du babesten Donostiako udal taldeak asteazkeneko atxiloketak gaitzetsi izana. Gainera, Barne Ministerioak atxiloketa gauzatu baino lehenago haren berri ematea "justifikatu ezinezkoa" dela esan du Mendiak, ikerketa bera arriskuan jarri zuela argudiatuz.
EPPKren bitartekaritza taldeko kideen kontrako polizia operazioa salatzeko agerraldia egin dute gaur Bilbon hainbat eragile politiko, sozial eta sindikalek "konponbideari erasorik ez" lelopean. Presoen eskubideak errespetatzeko eta atxilotuak askatzeko eskatu dute. Era berean Espainiako Gobernuak bake prozesua geldiarazteko antolatutako estrategiaren adierazgarritzat jo dute operazio hau.
Iñaki Goioaga abokatu eta EH Bilduko senatariaren Bilboko bulegoa miatu du Guardia Zibilak. Bulegoa miatzeko agindua Goioagak jaso duen unea jaso du Hamaika telebistak. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Eloy Velasco epaileak eman du baimena, eta eguerdiko hamabietan hasi dute erregistroa. Goioagak ez du miaketan parte hartu eta legez kanpokoa dela salatu du.
Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Amets Martinez Tantaz Tanta ekimeneko ordezkaria izan dugu. Urtarrilaren 11ko mobilizazioa debekatu aurrez hitz egin dugu berarekin, eta nahiz eta gertatu denaren baloraziorik ez eman, azken asteetan egin duten lanari buruz aritu gara berarekin.
Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Denis Itxaso PSE-EEko kidea izan dugu. EPPK-ren bitartekarien atxiloketez, EPPK beraren adierazpenaz, Igeldoren desanexioaz eta abortuaz hitz egin dugu berarekin, besteak beste.