Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Zigor Garro eskumuturreko elektronikoarekin aske uztea onartu du Parisek

2019-11-22
Fiskalak helegiterik jartzen ez badu, azaroaren 28an aterako litzateke euskal presoa. Zigorrak Ezartzeko Parisko Dei Auzitegiak onartu du Garrok eskumuturreko elektronikoa eramanez espetxetik kanpo amaitu dezakela bere kondena.
bideoa prestatzen
Erraustegia hilabete barru hasiko da zaborra erretzen proba gisa

2019-11-22
Erraustegia hilabete barru hasiko da zaborra erretzen, proba gisa. Aurki lanean izango dira hondakinak kudeatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako azpiegitura guztiak. Oraingoz, labeak probatu dituzte baina, ez dira zaborra erretzen hasi.
bideoa prestatzen
Euskara ordenantza onartuta euskararen presentzia nabarmen urrituko da Iruñean

2019-11-22
Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendariak, Agurne Gaubekak, prozesua etetea eskatu du osoko bilkuran, udalak berezko hizkuntza errespetatu eta sustatzeko beharra duelako. PSNko Maite Esporrinek bere aldetik bere alderdiaren jarrera euskara ez inposatzeko beharrean oinarritu du. Oposizioak euskarafobia leporatu die udal agintariei.
bideoa prestatzen
Gantxet InZpeKtorea euskal errepublika sortzen zuzenbideko ikasleekin

2019-11-21
Gantxet InZpeKtore kalera atera da 20N aitzakiatzat hartuta. Donostiako EHUko fakultatera hurbildu eta bertan zuzenbideko ikasleekin solasean aritu da.
bideoa prestatzen
Iruñeko Udaletxeko armarria zergatik aldatuko duten azaltzeko eskatu dio Joseba Asironek Enrique Maiari

2019-11-21
Iruñeko Udaleko sarrerako armarria aldatzeko zergatiak azaltzea eskatu dio Joseba Asironek Enrique Maya alkateari. Gaur hamabost iragarri zuen Navarra Sumako agintariek Borboien Espainiako armarria berreskuratuko zuela, hiriburuko armarri zaharra ezabatuz
bideoa prestatzen
Ehunka lagun bildu dira Santi Brouard eta Josu Muguruzaren omenezko manifestazioan

2019-11-21
Ekitaldian Sortuko Arkaitz Rodriguezek hitz egin du eta bi biktimek pairatu zuten estatu terrorismoaren eta gerra zikinaren kontra azaldu da.