Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Epailearen kontrolpean aske utzi du Parisek Josu Urrutikoetxea

2020-07-02
Pariseko Apelazio Gorteko instrukzio aretoak Josu Urrutikoetxea euskal presoa epailearen kontrolpean aske uztea erabaki du, eta kartzelatik kanpo itxaron ahal izango du, egiteke dauden prozesuak egin arte. Gainera, 2006ko Barajasko atentatuaren harira, "Gizateriaren aurkako krimenengatik" egindako entrega errefusatu du aretoak.
bideoa prestatzen
Deslokalizazioak ekiditeko lege bat proposatu du EH Bilduk

2020-07-01
EAEko hauteskundeen inguruan ekitaldiak egin dituzte hautagaiek. EH Bilduren iritziz industriak berebiziko garrantzia izan behar du euskal ekonomian.
bideoa prestatzen
Iñigo Martínez: "Gure proposamena oso argia da, azalpenak eman behar dituztenak EH Bildu eta PSE dira"

2020-07-01
Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Iñigo Martínez: "Euskal jendartea ezkertiarra da eta horregatik nahi dugu ezkerreko gobernua osatzea"

2020-07-01
Uztailaren 12ko hauteskundeen atarian, alderdi eta koalizio ezberdinetako ordezkariekin izandako elkarrizketak burutzen ari gara. Gaurkoan, Elkarrekin Podemos-IU Ezker Anitza koalizioko Arabako zerrendakide Iñigo Martinezekin solastu da Beñat Zarrabeitia lankidea. Ezkerreko gobernuaren aldeko hautua berriro ere azpimarratzearekin batera, zerbitzu publikoen indartzea, zaintza eta hezkuntzaren inguruko herri itunak edo ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzea dira koalizioaren ardatzetako batzuk. Honatx elkarrizketaren aurrerapena.
bideoa prestatzen
Giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktima guztientzat lan egingo duela esan du Maddalen Iriartek

2020-06-30
EAJ, berriz, Euskadi, Nafarroa eta Akitania Berria Euroeskualdearentzat duen proiektuaz aritu da. Elkarrekin Podemosek hondakinen kudeaketa ereduaren aldaketa eskatu du. Euskal sozialistek koronabirusaren pandemian lanean ibili direnen lana goraipatu dute. Carlos Iturgaiz lehendakarigaiak Iñigo Urkullu kritikatu du, ezkerreko politikak egiten dituela esatearren.