Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Hainbat herritarrek errege espainiarraren aurkako protesta egin dute Iruñean

2019-11-19
Herritarrek Espainiako erregearen aurka protesta eginez Euskal Errepublika aldarrikatu dute. Gaurkoan espainiar estatu burua Iruñean izan da Nafarroako Enpresarien Batzordeak ematen duen Urrezko Domina Miguel Torres enpresariari emateko.
bideoa prestatzen
Eba Blanco izango da EAko jarduneko idazkari nagusia

2019-11-19
Joan den azaroaren 11n, Gasteizko Epaitegiak onartu egin zuen sektore kritikoak Blancoren izendapenaren kontra aurkeztu zuen demanda. Auzia argitu bitartean, baina, Eba Blanco izango da jarduneko buruzagia.
bideoa prestatzen
Martxelo Diaz: "Hauteskundeen emaitzen analisian alarma gorri batzuk piztu dira"

2019-11-18
Martxelo Diazek GARA egunkariak argitaratutako azaroaren 10eko Nafarroako emaitzak aztertzen dituen artikuluaren harira, ondorio batzuk atera ditu.
bideoa prestatzen
Zinta horiak kentzeko agindua "legez kanpokotzat" jo du Torrak

2019-11-18
Quim Torra Kataluniako presidentea epaitu dute Kataluniako Auzitegi Nagusian. Apirilaren 28an eginiko hauteskunde kanpainan, preso politikoen aldeko inta horiak kentzeko agindu zion Espainiako Hauteskunde Batzordeak Torrari, eta honek ez zuen agindua bete.
bideoa prestatzen
Euskal errepublikaren aldeko ekitaldiak antolatu dituzte otsailaren 15erako

2019-11-18
Ehun ekimenak oso argi du Euskal Errepublika "soilik euskal herritarren eskutik" iritsiko dela eta horretarako beharrezkoak direla herri ekimena eta gizartearen aktibazioa. Dagoeneko 22 herri eta auzok egin dute bat datorren otsailaren 15ean ospatuko den ekimenarekin, baina antolatzaileak ziur daude otsailera bitartean beste asko batuko zaizkiela.
bideoa prestatzen
Zer da independentzia? Fantasia ala beldurra? kalera atera da Gantxet InZpektorea

2019-11-15
Gantxet InZpeKtorea kalera atera da jendearen erantzunaren bila. Zer da kaleko jendearentzako independentzia? Fantasia ala beldura? eta norbaitekin aliatu beharko balu Euskal Herriak norekin aliatu beharko luke? Portugal, Galizia eta Kataluniarekin edo Landak, Oska eta Luz Ardidenekin?