Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Guardia Zibilak Kepa Arkauz, Ekhiñe Eizagirre eta Imanol Jaio atxilotu ditu

2020-10-05
Espainako Auztegi Nazionaleko epaile Isamel Morenok aginduta egin dituzte atxiloketak, gaur goizean. Helburu terroristekin lehergailuak edukitzea leporatu diete 2019an Ertzaintzak Arraia-Maeztun aurkitutako zulo batekin lotura dutelakoan.
bideoa prestatzen
Ehun mugimenduak protestak deitu urriaren 22rako Eusko Legebiltzarraren inguruan

2020-10-05
Ehun euskal errepublikaren aldeko mugimenduak Eusko Legebiltzarra inguratzera deitu du urriaren 22rako. Krisiak gure bizitzatik erauzteko tresna Euskal Errepublika dela aldarrikatuko dute. Eguerdian bilduko dira protesta egiteko, legebiltzarkideak osoko bilkuran egongo diren unean. Ainhoa Gutierrez eta Marta Macho egitasmoaren inguruan aritu ziren atzo Gasteizen.
bideoa prestatzen
Zaballako espetxean beste preso bat hil da, aurtengo laugarren presoa

2020-10-02
Zaballako espetxean beste preso bat hil da, 35 urteko gizonezko gasteiztarra. Salhaketa elkarteak ohartari du ziega batean aurkitu dutela gorpua. Aurten espetxe berean arrazoi ez naturalengatik hil den laugarren presoa da, eta iraileko bigarrena.
bideoa prestatzen
Iruñeko udalbatzak Joxe Abaurrea EH Bilduko zinegotziaren aurkako mozioa baztertu du

2020-10-02
Navarra Sumak mozioa aurkeztu zuen 2019ko txupinazoan ikurrinaren debekuarengatik izandako tirabirengatik epaileak koalizio abertzaleko zinegotziari delitu zantzuak egotzi ondoren.
bideoa prestatzen
Frantziak ontzat eman du Urrutikoetxearen euroagindua, "herriko tabernen" auzian

2020-09-30
Frantziak ontzat eman du herriko tabernen auzian Espainiako Auzitegi Nazionalak Josu Urrutikoetxearen kontra egindako euroagindu eskaera. Defentsako abokatuak adierazi duenez, euroaginduak ez du errespetatu oinarrizko prozedura, baina epaileak ez du argumentua onartu. Testuinguru honetan, Urrutikoetxearen familiak Dei Auzitegiaren erabakiaren aurka helegitea jarriko duela adierazi du Kasazio Auzitegian.
bideoa prestatzen
650 mendi igoko dituzte larunbatean Sareren Izan Bidea dinamikaren baitan

2020-09-29
Preso eta iheslarien etxeratze prozesua abian jarri eta elkarbizitzarako eta bakerako bidean aurrerapausoak aldarrikatzeko helburuarekin antolatu dute mendi igoera. Familian, lagunartean edota 400dik gora herri eta auzoetatik antolatu diren irteeren bitartez burutuko da mobilizazioa.