Skip to main content

Azken bideoak: Politika

bideoa prestatzen
Jon Paredes "Txiki" eta Angel Otaegi omendu zituzten atzo Zarauzko hilerrian

2020-09-28
Txikiri, Otaegiri eta 1936tik gaur egundaino Euskal Herrian bakea eta askatasuna lortzeko bizitza eman duten herrikide guztiak oroitu nahi izan zituen atzo Sortuk. ETAko bi militante horien fusilamenduen 45. urteurrena izan zen atzo eta horren harira, LaDirecta hedabideak bideo bat egin du Txikiren azken gutuneko mezu nagusia gogoratuz.
bideoa prestatzen
Metroaren lanak gelditu dituzte Easoko geltokiaren eta Mirakontxaren arteko zatian

2020-09-28
Euskal Trenbide Sareak jakinarazi duenez, espero ez zuten arazo batekin egin dute topo tunela zulatzen ari diren eremuan aldaketak daudelako. Hondarra agertu da eta baita espero ez zituzten ur emariak ere.
bideoa prestatzen
Miren Gorrotxategi (Elkarrekin Podemos): “Espainiako aurrekontuetan, ez dut akordiorik ikusten EAJ moduko eskumako alderdiekin”

2020-09-25
Elkarrekin Podemosen legebiltzarreko bozeramaileak esan du Jaurlaritzaren gehiengoari euren babesa gehitu nahi badie, gastu publikoan eta fiskalitatean aldaketak egin beharko direla.
bideoa prestatzen
Lore eskaintza Donostian Mikel Zabalzaren eta torturaren biktima guztien aitortza ofiziala aldarrikatzeko

2020-09-23
Ia 35 urte igaro dira Mikel Zabalza orbaizetarra desagertu eta haren gorpua Bidasoa ibaian aurkitu zutenetik. Haren heriotza, eta tortura kasu guztiak argitzea exijitu zuten atzo Donostiako Zuloaga plazan Zabalzaren eta torturak jasan dituztenen omenez eginiko lore eskaintzan.
bideoa prestatzen
Sarek eta Etxeratek osasun-larrialdiak eragindako euskal preso eta senideen "inkomunikazio egoera" salatu dute

2020-09-21
Euskal presoek eta haien senideek oso une zailak bizitzen jarraitzen dutela nabarmendu du SAREk. Koronabirusaren ondorioz, inkomunikazioan izandako beldurrari, ziurgabetasunari eta hutsuneari, orain, hainbat espetxetan komunikazioak etetea gehitu zaie.
bideoa prestatzen
Joxe Abaurrea zinegotziaren aurkako salaketa jarri du Iruñeko NA+ek, iazko uztailaren 6ko gertakariengatik

2020-09-18
Joseba Asironek lehenik eta behin azpimarratu du epaia ez dela irmoa eta zentzu horretan adierazi du Abaurrearen “errugabetasuna defendatzeko” prest dagoela udal taldea.