Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.033 positibo berri atzeman dituzte azken 24 orduetan

2020-10-22
Azken orduan jaso diren datuen arabera, EAEn 1.033 koronabirus positibo berri atzeman dituzte, 13.470 PCR proba egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko inzidentzia tasa 418,28koa izan da. Testuinguru honetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak eskatu dio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariari neurri zorrotzak hartzeko pandemia geratzeko asmoz.
bideoa prestatzen
Ohi baino lasaiagoa izan da giroa Iruñean goizaldean

2020-10-22
Tabernak itxita, ikasleak eta familiak eskolara bidean bai baina mugimendu gutxi alde zaharreko kaleetan barna. Hainbat ostalaritza lokalek eramateko kafea zerbitzatu dute. Estafeta kalean gaurkoan ez da entzun tabernen hornitzaileen zama lanen zaratarik.
bideoa prestatzen
UNICEFek Konponbide Txikiak kanpaina abiarazi du

2020-10-21
UNICEF Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak Konponbide Txikiak izeneko kanpaina berria aurkeztu du. Honen bidez, alde batetik, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte eta txertoek daukaten garrantzia helarazi nahi dutela azpimarratu du Naia Diez komunikazio arduradunak. 14 milioi haur inguruk ez dute txertorik jasotzen eta bizi dugun pandemiak ere, testuinguru honetan eragin handia izan dezakeela gaineratu du. Bestalde, Haurren Laguntzarako erakunde honek txertoak munduko leku guztietara heltzea nahi du.
bideoa prestatzen
Gazteen hizkuntza errealitatea aztertuko dute Euskal Soziolinguistika Jardunaldian

2020-10-21
Hamabigarren Euskal Soziolinguistika Jardunaldia hilaren 28an gauzatuko da Eskoriatzan. Gazte eta nerabeen esparruan euskararen biziberritzearen ikuspegitik aurrera eramaten ari diren ikerketa, berrikuntza eta garapen proiektuak ezagutu eta lantzeko aukera emango du eta izena emateko epea zabalik da, urriaren 23a arte.
bideoa prestatzen
Txaro del Campo, Ortuellako Marcelino Ugalde eskolan izandako eztandaren 40. urteurrena gogoan

2020-10-21
Urriaren 23an, 40 urte beteko dira Ortuellako Marcelino Ugalde eskolan izandako gas leherketaz geroztik. Ezbeharrak 53 hildako lagatu zituen, horietako 50 haurrak, eta zauri mingarria eragin zuen Ortuellako, Meatzetako, Bizkaiko eta Euskal Herriko jendartean. Gure herriak bizi izan duen tragediarik handienetakoa. Eskola hartako irakasle zen Txaro del Camporekin hitz egiteko aukera izan dugu. Bizitzaren paradoxak, haurdun zegoela, goiz horretan ondoezik sentitu zen, eskolatik medikura joan eta ondoren baja aurkeztera bueltatu zen ikastetxera. Handik bi urtetara, gas eztanda lehertu zen. Txaro del Campok istripuaren berri taxi batean izan zuen eta handik ordu batzutara eskolan agertu behar izan zuen bizirik zegoela azaltzea. Justuki bi hilabete beranduago, 1980ko abenduaren 23an, haren semea jaio zen, Koikili Lertxundi del Campo futbolari ohia hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Osasun-krisia okerrerantz, EAEn 819 koronabirus kasu berri atzemanda

2020-10-21
Badirudi osasun-krisia okerrerantz doala. EAEn 819 positibo berri atzeman dituzte, 10.817 PCR proba egin ondoren; eta 100.000 biztanleko hamalau eguneko inzidentzia tasa 391,82koa izan da. Lurraldeka aztertuz, Araban 85 kutsatu berri detektatu dituzte, Bizkaian 342 eta Gipuzkoan eman dira daturik txarrenak, 377 kasu berri atzeman baitituzte.