Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Gizartea

bideoaren irudia
Herritarrekin egindako partaidetza lana liburura eraman du Gipuzkoako aldundiak

2014-02-10

Gipuzkoako Foru Aldundiak liburu bat aurkeztu du. Bertan azken bi urteetan herritarrekin egindako lana azaltzen da; herritarren testigantzak, bileretako gaiak, euren kezkak... Partaidetza sustatzea zen aldundiaren asmoa.

bideoaren irudia
Etorkinak osasun arretarik gabe uztea legez kanpokoa da

2014-02-07

Paperik ez duten etorkinak osasun arretarik gabe uztea legez kanpokoa dela ebatzi du eskubide sozialak babesteaz arduratzen den Europako batzordeak. Espainiako Gobernuak 2012an onartu zuen paperik ez duten etorkinei osasun txartela izateko aukera kentzea. Hego Euskal Herrian etorkinek balditza jakin batzuk bete behar dituzte arreta jasotzeko eskubidea izateko. SOS Arrazakeria elkarteko kideei berriaren inguruan galdetu diegu.

bideoaren irudia
Herri Urratsek Frantziari "hordagoa" bota nahi dio

2014-02-07

Frantziak egindako erasoen aurrean babes zabala lortu nahi dute aurtengo Herri Urratsen. Maiatzaren 11n izango da zita. Eta, urtero bezala, euskara eta Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia euskaldunen elkargune izatea dute helburu.

bideoaren irudia
Itziar Idiazabal: "Frantziak Hizkuntza Gutxituen ituna onartzea, erabaki politikoa omen da"

2014-02-06

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Itziar Idiazabal Unesco Hizkuntza Katedrako koordinatzaile eta hizkuntza gutxituetan aditua izan dugu. Hizkuntza Gutxituen Europako ituna izan dugu ardatz. Frantzian gertatzen ari dena aztertu dugu berarekin, eta oro har euskararen egoeraz aritu gara.

bideoaren irudia
Atik Zra | LOMCE legea gurean

2014-02-06

Hezkuntzari heldu diogu. LOMCE legea onartuta hasi da bere ezarpenaren bidea, eta nahiz eta ezezkoak han eta hemen eman diren, PPren Espainiako Gobernuarekin gehiengo absolutuak aurrera atera du. Gure hezkuntzari begira, beste ikuspegi batetik landu dugu gaia. Horretarako, ikasle, irakasle eta gurasoen iritziak jaso ditugu. Solaskideka: Jose de la Torre (Lekeitioko ikastolako zuzendaria), Iker de Luz (Ikasle Abertzaleak), Leire Saenz (gurasoa) eta Josune Urkijo (gurasoa).

bideoaren irudia
Orduko 120 kilometroko ufadak iragarri dituzte

2014-02-06

Egun hauetako itsaso zakarra atzean utzita, orain kezka nagusiena haizea da. Alerta laranja eman du Euskalmetek orduko 120 kilometroko ufadak egon daitezkeelako. Itsasoa ere arro ibili da gau partean. Olatuek Bermeoko portuko horma zulatuak behin eta berriro pasa eta gainditu zituzten atzo. Dena dela, kalteak ez dira handiak izan. Bestetik, Angeluko hondartzaren parean zatitu zen Luno zamaontziak kostaldean jarraitzen du. Ontzia nola errekuperatu da orain aztertzen ari direna.