Jaurlaritzak asteazkenean eta ostegunean aztertuko du zer neurri beharko den
2020-11-02
Jasotako azken datuen arabera, EAEn egin diren 12.452 test diagnostikoetatik 972k emaitza positiboa eman dute, eta positibotasun tasa %7,8koa da, atzo erregistratu zena baino puntu eta erdi baxuagoa. Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzak astearen erdian erabakiko du neurri zorrotzagorik behar ote den.