Ipar Euskal Herriak itxialdia hasi du eta Hegoaldean inoizko daturik txarrenak jaso dira
2020-10-30
Ipar Euskal Herri osoan itxialdia hasi dute jada eta neurri hori abenduaren 1a arte izango da indarrean, baina luzatzeko aukera izango du presidenteak. Nafarroara begira, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak iragarri du hilabete "zailak eta gogorrak" datozela. "Erronka historikotzat" jo du COVID-19aren izurria, osasun krisiak ondorio ekonomiko eta sozial larriak utzi dituelako eta 695 nafar hil direlako gaurdaino, horietako bost atzo. Euskal Autonomia Erkidegoan, aldiz, ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek Osakidetzan lurraldeka deituriko hiru greba egunetako lehena izan dute gaur Araban.