Indarrean daude Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurri berriak
2020-10-27
06:00etatik indarrean daude Eusko Jaurlaritzak iragarritako neurri guztiak. Besteak beste, udalerritik ateratzeko debekua, salbuespenak kenduta; ezin dira sei lagun baino gehiago elkartu eta gaueko hamaiketatik goizeko seietara ezin da kalean ibili. Testuingutu honetan, azken orduko datuen arabera, EAEn 978 positibo berri atzeman dituzte, 11.935 PCR proba egin ondoren, eta 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa 547koa izan da.