Skip to main content

Azken bideoak: Gizartea

bideoa prestatzen
GAKOAK | 2020-07-07

2020-07-07
35 dira dagoeneko ordiziako fokoan baieztatutako Covid-19 kasuak.Dagoeneko 1.000 PCR baino gehiagoren emaitzak jaso ditu Osakidetzak. Herriko alkateak autokonfinatzeko eskatu du. Biharko azoka bertan behera geratu da, eta Kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi dituzte.
bideoa prestatzen
COVID19ak alarmak piztu ditu etorkizunean etor daitezkeen izurriak direla-eta

2020-07-07
Azkeneko asteetan hizpide izan da Txinako animalia hiltegi batean piztutako txerri ahoeri piztaldia. Ahoeriak pertsonen osasunarengan eragin handia du, besteak beste sukar altuak sortuz. Hala ere, elikaduratik eratorritako gaixotasunek, gehien bat tokiko ekoizleak kaltetzen dituzte.
bideoa prestatzen
San Ferminetan zezenketak bertan behera geratu direla ospatu dute animalistek

2020-07-07
Inoiz aurretik ikusi ez den bezala, Iruñea zezenen odolez zikintzea saihestuko dela nabarmendu dute PETA eta Anima-Naturalis kolektibo animalistek. Hori aintzat hartuta, tauromakiaren aurkako ekintza bat antolatu dute zezen plazako kalezuloan.
bideoa prestatzen
Nagore Laffageri omenaldia egin diote haren erailketaren 12. urteurrenean

2020-07-07
Nafarroako Astelehen Lilak erakunde feministak ekitaldia antolatu du eta bertan hitza hartu du biktimaren amak.
bideoa prestatzen
Hamalau koronabirus kasu detektatu dituzte Ordizian

2020-07-07
Asteburuan Etxezarreta kaleko taberna batean agerraldi bat izan ostean, hamalau koronabirus kasu atzeman dituzte, Nekane Murga Osasun sailburuak jakinarazi duenez. Gainera, kasu "zehaztugabe" bat dago. Beraz, guztira, 30 gaixo detektatu dituzte.
bideoa prestatzen
Heziketa bereziko langileek haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote Hezkuntza Sailari

2020-07-07
Heziketa bereziko langileek salatu dutenez, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak aldebakarrez eta modu ilunean jokatu du azken ikasturteetan zehar. LABek adierazi legez, jokabide hau agerian geratu da eta areagotu egin da azken hilabete hauetan bizitako salbuespenen egoeran. Horregatik, Hezkuntza Sailari haiekin elkartzea eta benetako negoziazioa bideratzea exijitu diote.