Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Izaskun Goñi (Nafarroako Enpresa zuzendaria): "Oinarrizkoa gaiak hemen ekoizteko beharraren garrantziaz hausnartu behar dugu"

2020-04-03
Izaskun Goñi Nafarroako Enpresa Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia da Nafarroan eta COVID19ak eragindako ondorio eta erronka ekonomikoak aztertu ditu.
bideoa prestatzen
Koronabirusaren ondorioz munduko ekonomiak 3,8 bilioiko galera izango duela aurreikusi du Asiako Garapenerako Bankuak

2020-04-03
Asiako Garapen Bankuak eginiko kalkuluen arabera, Munduaren Barne Produktu Gordinaren hazkuntzak ehuneko 2,3 eta 4,8 egingo du behera.Yasuyuki Sawada erakundeko ekonomialari buruak ohartarazi du, pandemiaren bilakaera eta, beraz, Asiako zein mundu osoko ekonomiarako hazkunde-aurreikuspenak oso zalantzazkoak direla.
bideoa prestatzen
14.364 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian pandemia hasi zenetik

2020-04-02
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, bataz beste, %9 igo da langabezia-tasa. Orain arte, historikoki jasotako zifrarik altuena da. Horrez gain, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteei dagokienez, 26.600 dosier aurkeztu dira Hego Euskal Herrian, eta horrek 166.000 langileri eragiten die.
bideoa prestatzen
Mitxel Lakuntza (ELA): "Osasunaren alde egitea, ekonomiaren alde egitea da"

2020-04-01
Covid 19 gaitzak eragindako izurriteak gizartea, osasuna eta ekonomiarekin lotutako krisiak eragin ditu. Egoera honek sortutako ondorioen inguruan, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzarekin hitz egin dugu. Elkarrizketa osoa bertan ikusgai.
bideoa prestatzen
2016an sortutako BBK Azoka ekimena indartzea erabaki du BBK-k konfinamendu garai honetan

2020-04-01
Bizkaiko baserritarrei ematen dion laguntza indartu nahi du entitateak horren bidez eta etxean geratu behar diren herritarrei bertako baserrietako produkturik onenak helarazi.
bideoa prestatzen
Europar Batzordeak funts berria sortuko du enpresei laguntzeko

2020-04-01
Europako Batzordeko presidenteak ‘Sure’ izeneko funts berria sortuko dutela iragarri du enpresei laguntzeko, eta horrenbestez, koronabirusaren krisiak iraun bitartean, langileek enpleguari eutsi diezaioten. Von der Leyenek azaldu duenez, ekimena batez ere Italia eta Espainia laguntzera zuzenduta dago. Ostegunean egingo da neurriaren adopzio formala Europar Batzordean.