Edouard Philippek erregimen bereziko pentsioak ezabatuko dituen eta erretiroa 64 urteetan ezarriko duen erreforma aurkeztu du gaurkoan. Gaurkoan lehen ministroak “sistema unibertsalaren aroa” hasten dela azpimarratu du.
Gaurkoan iragarri dute urtarrilerako iragarritako greba orokorraren data zehatza Euskal Herriko Gizarte Eskubideen Kartako kideek. Lan, pentsio eta bizitza duinaren alde, greba egiteko arrazoiak azpimarratu dituzte.Heldu den asteartean ekitaldi politikoa eginen dute Labrit pilotalekuan.
Aurrerantzean, aurkezpena egiteko modalitate bakarra egongo da, webgune edo app baten bitartez, eta zergadun bakoitzak ogasunak proposatzen dion aitorpenaren zirriborroa onartu, osatu edo aldatu ahal izango du.
89 milioiko aldaketak aurreikusten ditu 2020rako Elkarrekin podemosek eta Jaurlaritzak adostutako itunak. Hala, hurrengo urteetarako 112,6 milioi euroko balioa duten aldaketak adostu dituzte. Equoko eta Podemoseko militanteek berretsi beharko dute adostutakoa, galdeketa bidez.