Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoaren irudia
ADEGIk ekonomia %1 haziko dela aurreikusi du

2014-02-06

ADEGIk ekonomia hobetzeko "zantzu ahulak" daudela esan du. Aurten dauden arriskuak gauzatzen ez badira %1 haziko litzateke ekonomia. Enpresarien konfiantza nabarmen hazi bada ere, galdutakoa berreskuratzeko denbora asko igaro beharko dela aitortu du patronalak. Bestalde, lan harreman eredu berriaren inguruan ez dutela inori banakako baldintzak ezartzeko asmorik azpimarratu du.

bideoaren irudia
Akordioa lortuta pozik agertu dira eskoletako garraioetako begiraleak

2014-02-05

Eskola garraioko begiraleek atzo iluntzean amaitutzat eman zuten iragan astean hasitako greba mugagabea. Herenegun lortutako akordiorako oinarria Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzarretan berretsi ostean hartu zuten erabakia sektoreko 500 langileek. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak oso pozik agertu dira lortutako akordioarekin.

bideoaren irudia
Orpricce erakundera ez du ordezkaririk bidaliko LABek

2014-02-04

LAB Sindikatuak Eusko Jaurlaritzak ORPRICCE izeneko erakundearen bidez erreforma laborala aplikatu nahi duela salatu du eta hortaz erakunde horretara ordezkaririk ez duela bidaliko adierazi du.  Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak eta Garbiñe Anburu negoziazio kolektiboko arduradunak, erreforma laboralak lan harremanetan duen eragina aztertu dute gaurko agerraldian eta esan bezala sindikatuak Eusko Jaurlaritzak sortutako ORPRICCE erakundean parte hartuko ez duela aurreratu dute. Izan ere LABen ustez erakunde honek hitzarmen kolektiboak ez aplikatzea erraztu besterik ez du egingo edozein enpresaren esku aukera hori jarriz.
 

bideoaren irudia
Langabezia tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian

2014-02-04

Langabezia erregistratuaren tasak gora egin du urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta abenduak baino ia 8500 langabe gehiago utzi ditu urteko lehen hilabeteak. Hala ere, iazko garai bereko datuekin alderatuta, ia 1900 lagun gutxiago daude enplegu bulegoetan izena emanda Hego Euskal Herrian.

bideoaren irudia
Gune plataformak duintasunaren aldeko kanpaina burutuko du

2014-02-03

50 erakunde eta eragile sozial baino gehiago biltzen ditu Gune plataformak. Hauen artean LAB eta ELA sindikatuak. Deitutako mobilizazioen bidez pobrezia eta prekarietatea handitzea eragin duten politikak errotik aldatzea exijitu nahi dute. Izan ere, eta bi sindikatuetako idazkari nagusiek azpimarratu duten bezala, pobrezia arazo politikoa da eta ez pertsonala.  Martxoaren 3an Bilbon burutuko den protestaren garrantzia azpimarratu dute. Egun horretan goi bilera ekonomikoa izango da Bizkaiko hiriburuan.

bideoaren irudia
Enplegu gehiago baina ezegonkorragoa sortu dela dio EHUk

2014-01-31

Datu positiboak enpleguaren sorrerari dagokionean gaur ezagutu ditugunak. Izan ere, laugarren aldiz jarraian, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban enplegua sortu dela dio Euskal Herriko Unibertsitateak. 45.000 pertsonek enplegua aurkitu zutela jasotzen du "Euskadi" lan txostenak. Kontran sortutako enplegua  ezegonkorragoa dela erakusten dute datuek. Baita 25 urtetik beherakoek lan munduan duten lekua oso txikia dela ere.