Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Ana Mezo (Oneka): “Egiteko modu berriei heltzeko unea da”

2020-10-30
Pentsio duinen aldeko mugimenduak asteleheneroko elkarretaratzeak antolatzen hasi eta hilabete gutxira, soilik emakumeek osatutako talde baten beharra nabaritu zuten andrazko batzuek, eta hortik sortu zen Oneka 2018ko udazkenean. Proiektu honetara sartu zirenek uste zuten emakume pentsiodunek bazituztela arazo gehigarri batzuk astelehenetako manifestazioetan eta elkarretaratzeetan azalera ekartzen ez zirenak, Ana Mezo plataformako kideak «bakardadea» eta «zailtasun ekonomiko are handiagoa» aipatu ditu kasurako.
bideoa prestatzen
Garbiñe Aranburu: "Elite ekonomikoaren interesak defendatzera bideratzen da diru publikoa"

2020-10-27
Gurean Gaur albistegiaren baitan, elkarrizketaren tartea, LAB sindikatuko idazkari nagusi Garbiñe Aranbururekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
5G Euskal Herrira iritsi da, eta hainbat herritar kezkatuta daude horren kalteez

2020-10-28
Azken urtean horren entzuna izan den telefonia sistemaren bosgarren belaunaldia martxan da Euskal Herrian. Horrek zenbait aurrerakuntza ekarriko ditu, besteak beste, etengabeko konexioari abiadura, estaldura eta latentzia erantsiko dizkio, nahiz eta oraindik ez den bere osotasunean garatu. Hala ere, badira 5Garen aurka daudenak ere, gizakion osasunarentzat kaltegarria dela baitiote. Hori dela eta, Osasuntsu eta aske izeneko taldeak 5Garen zabalpena atzeratzea eskatu du.
bideoa prestatzen
Eusko Jaurlaritzak partaidetzako sozietateak sortzea eta indartzea errazteko hartutako konpromisoa berretsi du

2020-10-28
Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak erakunde, eragile ekonomiko eta sozial guztien erantzukizuna eskatu du, baina baita herritarrena ere, COVID pandemiaren eraso berria gainditzea lortzeko, gizarte-kontzientzia, konpromisoa eta lan-sozietateek ordezkatzen duten lankidetza oinarri hartuta.
bideoa prestatzen
Ariane Alberdi (Steilas): “Zalantzan jartzen dugu haurreskola eredu publikoa babesteko erabakiak hartzeko nahirik eta gaitasunik dutenik ere”

2020-10-28
Ikasturtea hasi zenetik Haurreskolak Partzuergoko gerentziarekin eta Lakuarekin «inolako harremanik» izan ez dutela jakinarazi dute LAB, Steilas eta ELA sindikatuek. Ondorioz, asteazken honetatik hasita, mobilizazioak iragarri dituzte. Ariane Alberdi Steilas sindikatuko kideak azaldu legez, ez da ondo hasi 2020-2021eko ikasturtea Haurreskolak Partzuergoan. Gerentzia aurrera eramaten ari den kudeaketa eskasaz eta ilunaz gain, inoizko jaitsiera handiena izan dute matrikulazioetan eta haurren bajak egunero jasotzen jarraitzen dute.
bideoa prestatzen
Hiru hilabetez atzeratu dute Trenasaren itxiera

2020-10-27
Pandemiak Euskal Herriko ekonomia gogor kolpatu du, eta lan arloko neurri eta iragarpen ezberdinek lan-gatazkak areagotu ditu hainbat tokitan. Esaterako, gaurkoa greba eguna da Tubacex enpresako langileentzat, eta Trenasa ez dute itxiko hiru hilabeteko epean behintzat.