Hipotekek Kalte Eginiko plataformak Nafarroako Gobernuaren erantzukizuna salatu du eta esku hartzeko eskatu dio. Errotabidea agentziak alokairu kontratua eten dio familiari eta ondorioz etxetik bota dute.
Fiskalitate parekide tea aurrekontu sozialak aldarrikatzeko antzezlana egin du Parlamentu Sozialak, Iruñeko kaleetan. Gizarte gaiak kudeatzeko bideratzen den diru urria kritikatu dute.
21.3 milioi euro suposatzen duten aurrekontuei 150 emendakin aurkeztu die EH Bildu Bilbok. Proposamen propioak landu eta Udal Gobernura eramango dituzte, bertan aurrera eramateko laguntza aurkituko duten asmoarekin. Bilbo hiri inklusiboagoa eta jasangarriagoa bilakatzea da emendakin hauen helburua.
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak burutu ostean, astelehenero legez pentsiodunen plataformek elkarretaratzeak egin dituzte, Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletxeen aurrean.
ZIUR zibersegurtasun industrialeko zentroak Donostian izango duen egoitza zabaldu dute. Gune honen helburu nagusia ziber-erasoen prebentziorako Gipuzkoako industriaren aliatu estrategiko bilakatzea da, bertako enpresen leihakortasuna segurtatu ahal izateko.