Skip to main content

Azken bideoak: Ekonomia

bideoa prestatzen
Langabeziaren testuinguru ekonomikoa

2019-11-08
Langabeziak gora egin du urrian Euskal Herrian. Hilabete bakar bateko datuei erreparatu beharrean datu hauen testuinguru orokorrago bat aztertzen saiatu gara Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzailearekin eta Joseba Barandiaran ekonomilariarekin.
bideoa prestatzen
Jarraipen "handia" izan du EAEko itunpeko ikastetxeen lehen greba egunak

2019-11-07
langileen erantzuna "positiboa" izan dela adierazi dute sindikatuek. 9.000 langile inguru daude deituta Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloetako itunpeko ikastetxeetan.
bideoa prestatzen
'Zaldunborda Gelditu' plataforma aurkeztu dute, Hondarribian eraiki nahi duten makro-outletaren aurka lan egiteko

2019-11-07
'Zaldunborda Gelditu' plataforma aurkeztu dute gaur Hondarribian. Gaintxurizketa inguruan eraikiko duten makro-outlet proiektua gelditzeko lan egingo duen bizilagun eta eragileen taldea.
bideoa prestatzen
LAB sindikatuak Nafarroako Auzitegia eta CENen egoitza lotu ditu sinbolikoki bi sindikalistek jasotako zigorra salatzeko

2019-11-07
LAB sindikatuak auto karabana antolatu du gaur, Imanol Salinas eta Jotas Oses kideek ekintza sindikal batengatik jasotako 5 hilabeteko zigorra salatzeko. Trinitarioseko parketik atera den auto ilarak, sinbolikoki lotu ditu Nafarroako Auzitegia eta Nafarroako Enpresarien Elkargoaren egoitza (CEN).
bideoa prestatzen
Bizilan.eus webgunea aurkeztu du LABek

2019-11-07
Modu argi eta ulerterrazean enpleguaren inguruko informazioa eskaintzen du Bizilan.eus LAB sindikatuak eratutako webguneak. Langile guztientzako tresna baliagarria izatea nahi dute eta horretarako, informazio praktikoaz eta erantzun zein aholkuez osatuta dago orrialdea. Erabiltzaileen parte-hartzea ahalbidetu dute baita ere, proposamenentzako tartea eskainiz.
bideoa prestatzen
Bizkaiko metalgintzako langileek "aurrerapauso errealak" finkatzeko eskatu diote patronalari

2019-11-06
Barakaldoko BECen elkarretaratzea egin dute langileek protestekin jarraituz, hitzarmenean hobekuntzak eskatzeko. Metaleko Lantegien Bizkaiko Federakuntzak Industriaren Eguna ospatu du gaur BECen. Sindikatuek adierazi dutenez, hedatu nahi duten irudi idilikoa agerian utzi nahi izan du horrela patronalak.