Sestaoko La Naval ziklo berri batean sartu da eskaintzen epea amaitu ondoren
2020-10-01
Eskaintza bakarra jarri da mahai gainean, 150.000 metro karratu inguru okupatuko lituzkeen logistika-konplexu bat instalatzeko, instalazioen azaleraren %40 inguru alegia. Gainerakoa, 225.000 metro koadro inguru, beste konpainia batzuei alokatuko litzaieke, beren beharren arabera erabiltzeko. Bestaldetik, Gestampek Zamudion dituen lantegiak ixtea ekiditeko borroka egingo dutela iragarri dute sindikatuek.