Gestampek 230 kaleratze iragarri ditu Zamudioko enpresetan, Trenasak 118 Castejonen
2020-09-30
Gestamp taldeko arduradunek Zamudion bi lantegi ixteko asmoa jakinarazi diete astearte honetan sindikatuei. Hain zuzen ere, Matriceria Deusto eta GTS itxiko dituzte. Erabakiak, 230 langileri zuzenean eragiten dielarik. Bestaldetik, Trenasako zuzendaritzak Castejoneko lantegia itxi behar duela jakinarazi zien pasa den ostiralean enpresa-batzordeko kideei. Hala, fabrikak 118 langile kaleratzeko asmoa iragarri du.