Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #70: Anita Parker + Perlata

2019-05-23
Lehen erreportajea osatzeko Bilbon izan gara Anita Parker taldearen entsegu lokala den laborategian. Elektronikatik abiatuta, disko koloretsu eta anitza osatu du bandak. Errepidea hartu eta Arrasatera egin dugu bidaia, bertan Perlata taldea ezagutzeko. Punk rock giroetan datorren lauko banda da honakoa eta "Urrezko kaiola" diskoa dute estudioko azken emaitza
bideoa prestatzen
Euskal Eskola Publikoaren jaia ospatuko da ekainaren 2an Errenterian

2019-05-23
Errenteriako Koldo Mitxelena eskolak hartuko du 2019ko Euskal Eskola Publikoaren jaia ekainaren 2an. Eskolan bertan egin dute aurkezpena antolatzaileek.
bideoa prestatzen
UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu

2019-05-23
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu Katakrak aretoan. Aurten 30 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu dira azken urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Leloa ere mantendu da unibertsitatearen lan ildo aldakorren barruan, erronkei jarraipena emateko asmoz. Bilbon, Euskaltzaindiarekin elkarlanean egindako jardunaldiaren bitartez emango zaie hasiera udako ikastaroei.
bideoa prestatzen
Javier Esparzak gogor jo du euskararen kontra

2019-05-22
Javier Esparzak, Navarra Sumako zerrendaburuak, euskararen kontrako agerraldia egin du gaurkoan. Esparzaren hitzetan euskara jakiteak ez du abantaila izan behar eta zalantzan jarri ditu euskara sustatzeko hedabide eta eragileentzako diru laguntzak.
bideoa prestatzen
Katharina Winkler eta Yoseba Peñak Zilarrezko Euskadi sariak jaso dituzte

2019-05-22
Katharina Winkler eta Yoseba Peñak jaso dituzte Zilarrezko Euskadi sariak aurten. idazle austriarraren ‘Cárdeno adorno’ eta antropólogo bizkaitarraren ‘Hariak’ liburuak direla eta jasoko dituzte Gipuzkoako liburu saltzaileek ematen dituzten urteko liburu onenaren sariak. Zarautzen bizi den idazle bizkaitarraren liburuak familia bereko hiru emakumeren bizipenak ditu oinarri. Peñak 1936ko Gerratik gaur egunerako ibilbidea egiten du, bidean historiako pasarteetan emakumeek izan duten eragina errepasatu eta memoria historikoaren beharra nabarmenduz. Katharina Winkler ere izan da Donostiako sariketan. Idazle austriarra Turkiako indarkeria matxista kasu batean oinarritu da ‘Cárdeno adorno’ liburua idazteko.Istorioak amaiera positiboa duela azpimarratu du Winklerrek, eta hori ezinbestekoa egin zaiola istorio hau idatzi ahal izateko. Liburuaren mezu nagusia egoera horietatik askatzea posiblea dela baita.
bideoa prestatzen
La Pamplonesa eta Luis Sabalza, txupinazoa botatzeko hautagai

2019-05-22
La Pamplonesa eta Osasunako presidente den Luis Sabalza dira aurtengo Sanferminetako txupinazoa botatzeko hautagaiak. Lehenak 100 urte betetzen ditu, eta Osasunak, 99. urtemugan lortu du maila gorenera itzultzea. Bi arrazoi horiek nahikotzat jo ditu Sanferminetako Mahaiak proposatuak izateko.