Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
"Euskal Herria dantzan jartzeko" Sormen beka irabazi du Iratxe Agilerak

2019-12-06
Durangoko Azokako bigarren egunean ere jende ugari ibili da Durangoko Landako Gunean. Koldo Otamendik musika berritasunak ekarri dizkigu gaur ere, eta Eñaut Elorrietak 'Irteera argiak' bere lan berriaz hitz egin digu. Iratxe Agilera Sormen bekaren irabazlearekin ere egon gara. Ikusi saioa!
bideoa prestatzen
Euskal kulturaren plazari gorazarre

2019-12-05
Ateak 10:30ean ireki baditu ere, 19:00etan izan da inugurazioa ekitaldia Durangokoko musika eskolan. Bertan hartu du parte, besteak beste, Iñigo Urkullu lehendakariak. Azokaren leloari jarraituz, euskal kulturaren ekosistema azpimarratu dute; aldi berean, inoiz baino autoekoizpen gehiago egongo direla nabarmendu dute. Inaugurazio ekitaldi ofizialarekin, bihartik aurrera etorriko den jende uholdearen esperoan gelditu da Durangoko Azoka.
bideoa prestatzen
Bederatzi urte Xabier Lete hil zela

2019-12-04
2010eko abenduaren 4an hil zen Xabier Lete euskal poeta eta musikaria.
bideoa prestatzen
Martxan da 54. Durangoko Azoka

2019-12-05
10:30ean ireki ditu ateak Durangoko Azokak, eta goizean goizetik Euskal Herri osoko ehunka ikasle hurbildu dira Landako Gunera. Gaurtik hasi eta igandera arte, 400 nobedade baino gehiagoz gozatzeko ukera izango da Durangon.
bideoa prestatzen
Durangoko azokaren jarraipen berezia egingo dugu 24 orduz Hamaika Telebistan

2019-12-04
Abenduak 5etik 8ra arte euskal kulturaren erdigune bihurtuko da Durangoko Landako gunea. Hamaika Telebistak gau eta egun emisio berezia eskainiko du, Gurean Gaur Da! Albistegi berezia jorratuz eta zuzeneko emanaldiak eskainiz.