Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Musikariak ikastetxeetan: Rafa Rueda

2020-01-31
Rafa Ruedarekin murgildu gara ikastetxeko gelan, bere sorkuntza prozesuaz eta musikarekiko grinaz hitz egin digu.
bideoa prestatzen
D eredua eleaniztasuna bermatzen duen eredua dela azpimarratu du Sortzenek

2020-01-31
Euskara bertako hizkuntza izanik, garatzeko eta mantentzeko beharra aldarriaktuta Nafarroako euskal eskola publikoan matrikulatzera deitu du Sortzenek.
bideoa prestatzen
Ostiralean hasiko da Ikusi eta Ikasi programaren 16. edizioa Bilbon, gazteek aisialdia euskaraz gozatzeko

2020-01-28
Ikusi eta Ikasi programaren hamaseigarren edizioa urtarrilaren 31an hasiko da "Mera, Mari eta Lari" ikuskizunarekin Errekalde auzoan. Auzo guztietara helduko da maiatzera bitartean. Doako 30 ikuskizun eta 35 lantegi antolatu dituzte Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak, hiriburuko auzo guztietan eskainiko direnak. Aurten estreinakoz, gainera, familian parte hartzeaz gain, 8 eta 10 hamar urte bitartekoek gozatu ahal izango dituzte proposamenak, gurasorik gabe.
bideoa prestatzen
Joalduneen tradizioa belaunaldiz belaunaldi

2020-01-27
Inauteri hotsa ailegatu da Iturenera; Zubietako eta Aurtizko joaldunak Iturenera joan dira gaur, eta bihar Iturendarrek itzuliko diete bisita. Laxaro Erregerena eta Ane Erregerena joare ohiekin egon gara.
bideoa prestatzen
15 izendapen izanda ere, bi Goya sari eskuratu ditu Arregi, Garaño eta Goenagaren 'La trinchera infinita' filmak

2020-01-27
Uste baino gutxiago saritu dute Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregiren La Trinchera Infinita 2020 Goya sarietan. Faboritoen artean bazegoen ere, jasotako 15 izendapenetatik bi baino ez ditu eskuratu zuzendari euskaldunen filmak, soinu onenarena eta Belén Cuestak lortutako emakumezko aktorerik onenarena.
bideoa prestatzen
Entitateen parte hartzea izango da 2020ko Euskaraldiaren funtsa

2020-01-27
Entitateen parte hartze hori ariguneen bitartez bideratuko da. Ariguneak euskaraz aritzeko guneak izango dira, hortik izena, eta ahobiziek eta belarriprestek osatuko dituzte. Helburua, aurtengo euskaraldia duela bi urtekoa baino are eraginkorragoa izatea izango da.