Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Erbestea izango da Memoriaren Nafarroako Institutuaren lan-ildo nagusia

2020-01-27
Aurtengoan 36ko kolpe faxistaren ondorioz eta frankismoak bultzatuta Nafarroa utzi eta estatuko mugez haratago alde egin behar izan zituzten nafarren senideen testigantzei arreta berezia paratuko die Nafarroako Gobernuak.
bideoa prestatzen
'Emakume askeak' aldizkari anarko-feminista digitalizatu dute

2020-01-27
Historiako pasarte gehienetatik kanpo geratu da emakumezkoen ekarpena. Atzera begira eginez gero, sakoneko aldaketak gertatu diren uneetan edota iraultza garaietan emakume gutxiren izenak datozkigu burura. Gerra Zibilaren garaia horren lekuko da. Hainbat dira garai hartan emakume militanteek egindako borroka eta lortutako garaipenak gordetzeko egindako ahaleginak. “Emakume askeak” aldizkari anarkistaren digitalizazioa da bat.
bideoa prestatzen
Hogei urteko ibilbidearen ostean “Azken hegaldia” emango du Tximeletak

2020-01-27
Sakanako plaza taldeak bere ibilbideari etena emango dio bi hamarkada oholtzaz oholtza igaro ondoren. Atzokoan, sare sozialen bitartez eman zuten sei taldekideek erabakiaren berri.
bideoa prestatzen
Musikariak ikastetxeetan: Ines Osinaga

2020-01-10
Ines Osinaga musikaria da Musikariak Ikastetxeetan saioko 5. protagonista. Oholtzan emakumeek duten presentziaz hitz egingo dugu: Sorkun, Aiora Renteria (Zea Mays), Niña Coyote eta Chica Tornado...
bideoa prestatzen
Pasioa izango da dFERIA jaialdiaren gai nagusia

2020-01-24
dFeria arte eszenikoen jaialdiaren 26. edizioa aurkeztu dute. Aurten, martxoaren 9tik 12ra bitarte izango da Donostian. Nobedadeen artean, publiko gazteari zein familiei zuzendatutako hainbat antzezlan presatatu dituzte.
bideoa prestatzen
Musikariak ikastetxeetan: Mikel Inun

2020-01-23
Aste honetako musikariak ikastetxeetan saioan, Mikel Inun musikariarekin izango gara. Berarekin Euskal Herriko rock talde ezberdinak ezagutu ditugu: Su ta gar, PILT, Exkixu, Gatibu, Kerobia... eta gehiago! Ikusi hemen saioa.