Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Txikipedia, gazteenei zuzendutako euskarazko entziklopedia

2019-10-08
Haur eta gazteak helburu dituen txoko berria sortu zuen iaz Euskarazko Wikipediak. Tresna honek, Txikipedia izena duenak, ikasturtea hasi du jada eta asmoa, informazioa bilatzerako orduan, txikienei erraztasunak ematea da. Baita ere, beren parte hartzea sustatzea.
bideoa prestatzen
Kilometroak, jaia zaharberritzen

2019-10-07
Ikastolen eta euskararen alde 1977an Beasainen hasitako zikloa itxi zen igandean, Zarautzen. Tarteka euria egin arren, milaka euskaltzale batu ziren Zarautzen, hiru gune nagusitan banatutako zirkuituan. 1.400 bolondres aritu ziren egun osoan lanean eta ehunka lagun eta senide zaintza lanetan. Antolakuntzak eskerrak eman dizkie boluntario lanetan aritu ziren guztiei eta festara etorri zirenei. Eredu berri baten hasiera izango da hurrengo Urteakoa, eta ardura hori Amasa Villabona eta Zizurkilgo zubimuxu ikastolak haurtu beharko du bere gain. Eredu berriaren azalpenak eman dizkigu Mikel Egibar Kilometrotako koordinatzaile nagusiak.
bideoa prestatzen
Kike Amonarriz: "Erronketako bat euskara agenda soziopolitikoan sartzea da"

2019-10-07
Kike Amonarriz izendatu dute Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria eta berak azaldu dizkigu ze helburu dituen. Azaldu duenez helburuetako batzuk dira euskaltzaleen mugimendua "salto kualitatibo berri bat emateko prestatzea", kide diren elkarteak indartu eta elkarte berrien sorrera bultzatzea. Horretarako, bere iritziz, "funtsezkoak izango dira antolaketa eredu berri eta malguen alde egitea, aktibazio soziala bultzatu eta boluntarioen partaidetza areagotzea eta euskaltzaleen mugimenduak presentzia urriagoa duen guneetara heltzea". Eta bestetik euskara "bizitza sozio-politikoaren erdigunera" eramateko herri akordioak bultzatuko dituela iragarri du. Gainera, Euskaraldiaren hurrengo edizioetan euskararen normalizazioan eragiteko erronka eta aukera berriak lantzeko helburua aipatu du.
bideoa prestatzen
Geroa Baik, EH Bilduk eta I-Ek, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzeko eskatu dute

2019-10-07
Geroa Baik, EH Bilduk eta Izquierda Ezkerrak, Euskararen Dekretuaren sententziari helegitea jartzea eskatu dute. Nafarroako Auzitegi Nagusiaren erabakiak, hiritarrak ere piztu zituen iragan astean, eta gaurkoak UGTren egoitzaren aurrean elkarretaratzea antolatu dute.
bideoa prestatzen
Janis Joplin aitzindaria izan zen gizonak protagonista ziren panoraman

2019-10-04
49 urte direla hil zen Janis Joplin, 60ko rock eta blues estatubatuarraren ahots garrantzitsua izan zena. Kontrakulturaren eta mugimendu hippyaren erreferentea izan zen ere.
bideoa prestatzen
Gipuzkoako ikastolen jaia ospatuko dute igandean Zarautzen

2019-10-04
Igande honetan ospatuko da Kilometroak jaia Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastetxeak antolatuta. Egitarau “inklusibo, feminista eta jasangarri” bat prestatu dutela azpimarratu dute antolatzaileen. Aurten hiru gune izango ditu eta Ni, Hi, Hura… ikastola mundura! leloari jarraituz jarri diete izena bakoitzari. Ni gunea Malekoian egongo da eta kontzertuak izango dira bertan. Goizean Skasti, Pottors eta Klito eta Optika arituko dira, besteak beste, eta arratsaldean, berriz, Joseba Irazoki. Haur eta familientzat egokitutako Hi gunea ikastolan egongo da, eta Hura gunea Mollarrin. Sonakay, Ene Bada, Ane Guria, Mac Onak eta Bad Soundek kontzertuak eskainiko dituzte bertan. Gune guztietan egongo da jan-edana, eta baita kale animazioa ere, txaranga, batukada eta abarrekin.