Skip to main content

Azken bideoak: Kultura

bideoa prestatzen
Pabellon 6 antzokia ateak irekiko ditu gaur itxialdiaren ostean

2020-06-25
Pabellon 6 aretoa publikoa hartzen hasiko da gaur itxialdiaren ondoren. Prozesu gogorra izan dela ziurtatu du Betitxe Saitua aretoaren lantaldeko kideak baina hasieratik argi zuten egoerak baimentzen zuenean itzuliko zirela eta itzulera hori nola gauzatuko zuten prestatzen ibili dira luzaroan.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #111: Arima + Anari & Thalia Zedek

2020-06-25
Lehen erreportajean Arima taldea ezagutuko dugu, kaleratu duten "Metamorphosis" diskoa aitzaki hartuta. Bigarrenean, berriz, Anari eta Thalia Zedek musikariek elkarrekin egin duten "Coupages 04" diskoan murgilduko gara.
bideoa prestatzen
Woody Allen-en Rifkin’s Festival filmak irekiko du Zinemaldiaren 68. edizioa

2020-06-25
Estatubatuarrak, iazko udan filmatu zuen pelikula Donostian bertan, Pasaian eta Zumaian. Nazioarteko Jaialdiaren hurrengo edizioan izango da mundu mailako estreinaldia Zinemaldiak iragarri duenez, baina lehiaz kanpo arituko da.
bideoa prestatzen
Viggo Mortensenek jasoko du aurtengo Donostia sarietako bat

2020-06-22
Orain arte egindako ibilbidea aitortu nahi dio jaialdiak aktoreari Zinemaldiaren Donostia sarietako batekin.
bideoa prestatzen
Alex Gurrutxaga: "Xabier Lete poeta, kantari eta intelektual gisa deskribatuko nuke"

2020-06-19
'Xabier Lete: Aberriaren poeta kantaria' lana ondu du Alex Gurrutxagak gure herriko sortzaile handienetarikoaren ibilbidea aztertu eta zabaltzeko. "Poeta, kantari eta intelektuala" izan zela adierazi du eta hala, hiru zatitan banatu du bere saiakera. Gainera, aste honetan, Jon Maiaren "bihar" manifestutik sortutako mundu mailako mugimenduaz arituko gara, baita kultura sektorean azkenaldian sortutako kolektiboez eta antolatutako mobilizazioez.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #110: Ziztada & Rlantz + Herriko Burdina

2020-06-18
Ziztada & Rlantz egitasmoa ezagutuko dugu saio berri honetan, Reggae, Rap, Stepp eta Jungle giroetan datorren biko gaztea. Bigarren erreportajean Euskal Herriko Heavy Metalaren ataria den Herriko Burdina webgunean barneratuko gara.